Filmaketa: zirkulazioa eta aparkatzea nahasirik zenbait karrikatan

Azaroaren 5etik 7ra, “Les amis des amis” filmaren filmaketa dela eta, zirkulazioa eta aparkatzea nahasirik gertatuko dira zenbait karrikatan.

Aparkatzea “SBS PRODUCTION” ekoiztetxearen ibilgailuentzat izanen da soilik. Ibilgailu horiek ekoiztetxearen ikur batez seinalaturik behar dute izan.

.

- Xurieneako hilerri berriaren sargiaren aitzinean, Barbusse karrikan: aparkatzea publiko arruntari debekatuko zaio eta filmaketarako ibilgailuentzat utziko. Sekuentzien filmaketa hilerri barnean eginen da eta ez da hilobirik filmatuko. 11-5ean 17 orenetan hasi eta 11-6ko 18 orenak arte.

.

- Larrun eta Biaturenia karrikak- Larrun karrikako 1 eta 4 zenbakien arteko zatian eta Biaturenia karrikako 1 eta 3 zenbakien arteko zatian-; zati horietan ezinen da aparkatu filmaketako ibilgailuak besterik. 11-5ean 20 orenetan hasi eta 11-7an 17 orenak arte.

.

- Larrun karrika (Zedroen karrikatik Leclerc jeneralaren etorbidera arteko zatia):  Azaroaren 6an 22 orenetan hasi eta gauerdi arte, eta azaroaren 7an, 14 orenetan hasi eta 16:30ak arte, zirkulazioa une jakinetan moztuko dute filmaketa taldeek; haien kargu izanen da zirkulazio nahasketa horiek antolatzea eta horretarako behar beste baliabide eman beharko dituzte.

.

- Florida kaia eta arrantza portuko zona teknikoa: azaroaren 6an, goizeko zortzietatik gauerdira, aparkalekuak “SBS PRODUCTION” ekoiztetxearen ibilgailuentzat izanen dira soilik.

.

Horri loturiko agindu guztiak ikus:

Henri Barbusse karrikako hilerriko agindua

Larrun eta Biaturenia karriketako agindua

Florida kaiko eta arrantza portuko agindua

.

Publié le 30 October 2018 - Catégorie(s) : stationnement, Travaux - Circulation

Autres actualités ...