Haitiar eta dominikar ordezkaritza bat Hendaian bisitan

PhotoDeGroupe_webAuzapez jaunak Herriko Etxean hartu ditu Haitiar eta dominikar ordezkariak, Frantziaren eta Espainiaren arteko muga aztertzeko bidaian direlarik!

Mugazgaindiko egoera hobeki ezagutu eta aztertzeko asmoz etorri dira gurera, muga ondoan den hiri batek herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak ere ezagutu eta aztertzera…

.

Ordezkari hauek urriaren 21ean Parisa heldu ziren eta Kanpo gaietarako Ministerioaren zerbitzuekin eta Garapenerako Frantziaren Agentziarekin izan ziren; gero, Cerdagne-Puigcerda-Ur aldera joan ziren, mugazgaindiko ospitalea eta mugazgaindiko beste zenbait jarduera ezagutzera.

Urriaren 26an Hendaiara heldu zaizkigu (Herriko Etxea, Geltokia, Euroeskualdea…) eta gero Gipuzkoako Foru Aldundira joan dira, Donostiara.

Urriaren 27an Hondarribira joanen dira, bai eta Mugazgaindiko Partzuergora; horren guztiaren ondoren, etxera itzuliko dira.

.

Ordezkaritza honen bidaia (2018-10-21etik 28ra) Mugazgaindiko Eragiketa Misioaren (MOT)pean egin da.

Publié le 26 October 2018 - Catégorie(s) : Economie, Transfrontalier

Autres actualités ...