1914/1918 Gerla Handiaren mendeburua

  • Défilé

Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezak eta Jean Dias, ospakizunen arduradun eta defentsa solaskideak 2018ko azaroaren 11n, igandearekinospakizun ofiziala egin dute hilen oroitarrian, jendetza handiaren aitzinean!

.

AZAROAREN 11: ospakizuna

Lizardi eskolako haurrak izan dira bertan, frantses bandera ekarriz…

Desfilea elizatik abia eta hilen oroitarriraino joan da, aitzinean herriarteko harmoniaren elkartea zihoalarik eta gibeletik haurrak bandera eramanez eta suhiltzaile gazteak Viana do Castelo eta Peebles hirien banderak. Aduana brigada eta nazio polizia ere hor ziren. Gurasoak segidan zihoazen edo argazki anitz egiten ari ziren!

Halatan bada, Hendaiako Bixintxo elizako meza ospetsuaren ondoren, elkarretaratzea Errepublika plazan egin eta handik abiatu zen desfilea hilen oroitarriraino, portu karrikan eta De gaulle jeneralaren etorbidean barna.

Auzapez jaunak eta Dias jaunak bihotzez eskertu dituzte 1914-1918 gerlaren mendeburuaren ospakizun honetan parte hartu duten guztiak. Dias jaunak bertara bildu zirenei jakinarazi zien 5 izen gaineratuko dituztela hilen oroitarrian (beherago ikus).

Ospakizuna musika elkarteak lagundu du Le Régiment Sambre et Meuse kantu abertzalearen partizioa joz.

Hemen beherean, ospakizunaren argazkiak, suhiltzaile gazteekin eta Lizardi eskolako haurrekin.

Kontsulta ezazu Errepublikaren lehendakariaren mintzaldia, auzapez jaunak irakurririk.

Herriko Etxean, Pierre DURANTEZ jaunak eman du medailadun militarren bandera.

Kontsulta ezazu Coste jaunaren, Durantez jaunaren adiskide denaren, mintzaldia.

.

Deserritu atzerritarren aitzinaldea

Gustav Willi FAINGOLD, errumaniarra, Auswich-en hila; itsas Ospitalean zen lanean.

.

Azaroaren 13tik 24ra:

Erakusketa:Les portugais dans la grande guerre 1914/1918” (Portugesak 1914-1918 gerlan) Comité National Français en Hommage à Aristide de Sousa-mendes izeneko batzordeak eta Birazkatze Elkarteak emanik.

.

Hendaiako Hilen Monumentua eguneratua

Hendaiako Herriko Etxeak gutun bat jaso du, Georges Peron-ek CGPAren izenean igorri 700etatik, non eskatzen baitzaio hilen monumentua egunera eman dezan. Izan ere, Hendaian sortu bi soldadu eman daitezke monumentuan. Beste bi herritako frontoietan ageri dira egun (Akoz eta Inhasi).

1914-1918 Gerlako aldean

Jean-Baptiste LOUSTAU, Hendaian sortua 1878ko ekainaren 16an; merkataritza enplegatua izan zen herrian, Infanteriako 34. Errejimentura sartu arte, axudanteburu graduarekin. 1914ko irailaren 15ean hil zen, gerla zaurien ondorioz eta Beaurieux-eko hilerriko militarrentzako aldean datza (Aisne).

Sarjentu izan zen Infanteriako 249. Errejimentuan, Joseph-Edmond OSCAMOU hendaiar semea, Hendaian 1892ko abenduaren 18an sortua. Aux Moulins deituriko trantxadetan hil zen, Paissy-n (Aisne), 21 urte zituela. Hilobia Soupir herriko «Soupir n° 2» nekropoli nazionalean du (Aisne).

Jean-Baptiste URCHUEGUIA, 1893ko irailaren 12an sortu zen eta 36 urterekin hil, zaurien ondorioz, Baionako ospitalean.

Algeriako Gerlaren aldean

Jean-Claude VEBER, Algerian hil zen; gurasoek Hendaian etxe bat zuten. Herriak bere gain hartu zuen haren hilobiratzea gorpua etxeratu zutenean. Hilobia Henri Barbusse hilerrian du eta aurtemein berritua izan da.

.

Izen horiek ez dira alfabetikoki zerrendaturik ageriko, auzapezak horretarako baimena emanik, baina ematen ditugu, halere, historiari diogun begiramenagatik.

.

 

Publié le 11 November 2018 - Catégorie(s) : Culture, Famille, Institutionnel

Autres actualités ...