Enpresa sortzaileen mugazgaindiko lehen eguna Hendaian !

IElizalde-Interstices-TubeA-a-essai_web

Gauche à droite : S. Lacorne-Interstices Sud Aquitaine ; I. Elizalde Ville Hendaye Centre d’Appui ; M. Carrichon-Tube à ESS’ai

Proiektu eramaileentzat, Hendaiako Udalak enpresa sortzaileen mugazgaindiko eguna antolatzen du 2018ko urriaren 19an (ostirala) denei irekia, 14:00etatik 18:00etara Ondarraitz kirol zelaiko Klub House egoitzan.

icone_facebook20Facebooken

.

Enpresari izateak dinamika eta borondate handia galdegiten du, bereziki mugaz gaindiko alorrean, non egin moldeak  ezberdinak izaten diren. Halere, egitura ezberdinak badira proiektu eramaileak laguntzeko, ideia sortzetik gorpuzteraino.

.

Proiektu bat garatzeko edo aktibitatea bat egonkortzeko!

Enpresa bat sortzeko abentura hasi nahi duzu, edo zure aktibitateari  indarra eman nahi diozu?   Zuretzako da urriaren 19ko arratsaldea!

Izan ere 14:00etatik 18:00etara, Ondarraitz Klub House egoitzan (Elizazilio karrika), behe honetako eragileak ikusten ahalko dituzu:

  • publikoak
  • parapublikoa
  • elkarteak
  • ekonomia alorreko ganberak

Guztiak enpresa sortzeko zerbitzuak dira, eta bide batez enplegua sortzeko eragileak.

.

18.10.19.JourneeEntrepreunariat-LegErantzun egokiak topatuko dituzu bertan eta informazio baliagarria ukanen duzu:

  • Egitura ezberdinen aurkezpen laburrean parte hartuz (14:0etatik 14:30era)
  • Egituretako ordezkariekin hitz egin elkarrizketa motzen bidez.

Ez da beharrezkoa izen-ematea, nahi duzunean etor zaitezke.

.

Hendaiako Udalak antolatzen du egun hori, elkartasun ekonomia sozialaren alde jadanik proposatu diren beste ekintza ezberdinen ildotik segituz. Berriz ere Bidasoaz bestaldeko egitura ezberdinekin partaidetzan antolatua da, horien ezagutzak ekartzen dituztelarik.

.

Parte hartzen duten egiturak:

Hendaye commerce – Andere Nahia – Lan Berri – Aquitaine France Active – URSCOP – Herrikoa – Collectif des Joncaux – Merkataritza Ganbera – Chambre de Métiers et de l’Artisanat des Pyrénées-Atlantiques – Bihartean – Pôle Emploi – Euskal Hirigune Elkargoa – GECT Akitania-Euskadi – Oarsoaldeko Garapen Agentzia  – Olatukoop – Koopfabrika – Bultza – ADIE…

.

Prentsa dosierra kontsultatzeko

Publié le 15 October 2018 - Catégorie(s) : Economie, Social - Santé, Transfrontalier

Autres actualités ...