Kanpoko publizitatearen gaineko tokiko zerga

Logo de la Ville d'Hendaye2008ko abuztuaren 4ko «Ekonomiaren modernizaziorako» deitu Legea aplikatuz, Herri Kontseiluak urtero bezala deliberatu du kanpoko publizitatearen gaineko tokiko zergaren kopuruei buruz.

.

Herrian orain dela 10 urtetik hona dugun diru sartze horri dagozkion elementu guztiak eguneratzeko asmoz, aholkulari bulego bati -REFPAC-GPAC sozietateari- eman diogu herrian diren publizitate euskarri guztien zerrenda egiteko agindua.

.

Egun, 203 sozietate eta saltoki ditugu zerga horren pean Hendaian eta ordaintzen ari.

.

REFPAC-GPAC sozietateak egin lanak legezko zerga hori berdintasunez eta zorrozki aplikatzeko elementuak eman behar dizkio Herriari. Halatan, bada, egiaztapen lana egiten ari gara.

.

Asmoa ez da, inondik ere, zerga berri bat sortzea, legegileari baitagokio hori, baizik eta zerga horren pean herrian den orori arau berberak aplikatzea.

.

Tarifak eguneratzeari buruzko deliberamendua 2018ko ekainaren 27an bozkatu zuen Herri Kontseiluak, aho batez eta erresalburik gabe.

.

Gure aitzineko artikulua ikus ezazu

Publié le 12 October 2018 - Catégorie(s) : Economie, Institutionnel

Autres actualités ...