Famille Plus, label berri bat Hendaia Turismoarentzat

_Groupe2018ko urriaren 8an, Famille Plus labelean parte hartzen duten Hendaia Turismoko ekonomia eragileak Herriko Etxean bildu ziren label horren abiatzea ofizialtzeko. Guztira 17 dira: jatetxeko nagusiak, ostatu emaileak… Herriko Etxeak hartu zituen adiskide arno baten inguruan.

Hendaia turismo webgunea > famille plus labela

.

Hendaiak natura ingurune ederra du familian oporrak egiteko; erakargarriena 3 kilometro luze den hondartza dugu, uhin handietatik babesturik. Surferako pista berdea da gainera.

.

2012. urteaz geroztik, Hendaia Turismo & Merkataritza bulegoak argiki zehaztu du bezero mota hori lehentasunezko bezero duela marketinaren aldetik, eta gure oporleku hau horretan berezitu du ere.
Zehazki, herrian animazio programa bat osatu behar da eta, orokorrago, haurren aldeko harrera politika egin behar da.
..

Horren harira sortu dira haurren asteak. Urtero, ia 1.000 haur liluratzen dituzte, hala hendaiar nola bakantzatiarrak. Turismoa lurraldeentzat, udako 4-5 astetan izaten diren arazo zenbait izanik ere, egiazko aukera bat gertatzen da, norbanakoen arteko lotura bat.

.
Urterik urte, programa aberasten joan da eta, hartara, udan badira astean bi aldiz ikuskizunak urririk, zunba ikastaroak eta hondar gazteluen lehiaketak, betiere ahantzi gabe pista jokoak eta altxor bilaketak, hiribarnean eta Abadia Gazteluan.

.
Baina Hendaia Turismoaren ekintzak profesionalengana zuzendu dira ere eta adin oso txikiko haurrak hartzeko zerbitzuak proposatzen dituzten ostatu emaileak seinalatu ditu.
Udalak, bere aldetik, ongi zainduriko jostaleku anitz eskaintzen ditu, bai eta kalitatezko kirol azpiegiturak eta ahal beste jenderentzat egokitu hiri altzariak.

.
Halatan, bada, Herri Kontseiluak aho batez onartu du, Hendaia Turismo bulegoak proposaturik, Famillle Plus urraspide bati ekitea.

Horren bitartez, Hendaiako Herriak, turismo bulegoarekin batera, dituen berezitasunak adieraz ditzake eta orain dela zenbait hamarkadatatik hona herrira etorri ohi diren familien alderako interesa erakutsi.

.
Label hori Hendaiari ematea, ez dezagun ahantz, Famille Plus baliabidean engaiatu eta uda honetan ikuska zitzaten onartu duten 17 profesionalen emaitza dugu ere. Bezero ezkutuen nahiei erantzuten jakin baitute eta familiei egokitu zerbitzuak proposatzen… bi hitzetan, engaiatu dira.

.
Label honekin, Hendaia lotzen da familien harrera egiteagatik seinalatuak diren itsas bazterreko 40 oporlekuen klub hetsira. Departamendu osoan hala den bakarra da gainera.

Famille Plus webgunera

Publié le 9 October 2018 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, Economie, Enfance - Jeunesse, Famille

Autres actualités ...