Proiektu-Deialdia 2019ko Martxorako – Hendaia Euskaraz

HendaiaEuskaraz2019rako euskarazko jarduerak proposatu nahi dituzten Hendaiako elkarteek proposamen-fitxa eta proiektu-deialdia www.hendaia.eus webgunean kontsulta ditzakete, Gure Hiria > Euskara > Euskaraz Bizi atalean.

 

Hendaia Euskaraz-en 10. aldia 2019ko martxoaren 7tik 17ra iraganen da, baina aurtengo berrikuntza da elkarteek gure herrian urtean zehar antolatzen diren gaikako asteetarako euskarazko jarduerak ere proposatzen ahal dituztela, hala nola: Aste Urdina, edo Ahalmen Urritasunaren, Garapen Iraunkorraren, Dastamenaren, Familiaren… asteetarako.

 

 

Euskara Batzordearen helburua euskarazko programazioa urte osoan proposatzen ahal izatea eta Euskara Hendaiako bizitzaren arlo guztietan txertatzea da.

 

 

Elkarteek proposamen-fitxa deskargatu, fitxa bete eta Euskara zerbitzura (euskara@hendaye.com – 05. 59.48.23.23) 2018ko urriaren 19a aitzin itzuli behar dute.

 

Euskara Batzordeak parte hartze zabalarekin kontatzen du, eta aitzinetik eskertzen ditu 2019an euskararen alde arituko diren elkarte, profesional eta udal zerbitzu guztiak.

 

XEHETASUNAK

 

2019ko martxoan, Hendaia Euskaraz-en 10. aldia izanen da.

Lehen aldia: 2010eko martxoan.

Hasieratik landutako gaiak: udal zerbitzuak, elkarteak, saltegiak, osasun arloa, euskararen transmisioa, aisialdiak, hizkuntza gutxituak, lehen hitza euskaraz eta euskara ingurune digitalean.

2019an: ez da gai berezirik izanen, baina herrian antolatzen diren gaikako asteetarako euskarazko jarduerak proposa daitezke.

 

Publié le 14 September 2018 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, Culture, Euskara

Autres actualités ...

50 urteko ezkontza Yolande eta Raymond-entzat

- Publié le 21 September 2018

DENENTZAT Gizarte zentroko gune berrien estreinaldia

- Publié le 20 September 2018

Urriko animazioak linean dira

- Publié le 20 September 2018

Kanpoko publizitatea

- Publié le 20 September 2018

Handiplage, atseden egun bat sasoia amaitzeko

- Publié le 20 September 2018