BidasoaFolk 2018

18.08.17-19.BidasoaFolkAbuztuaren 17, 18 eta 19an, Hendaia, Hondarribia eta Irun herriek hiru kontzertu eskainiko dituzte, BIDASOAFOLK 2018 Jaialdiaren kari. musika folk tradizional eta garaikideko programazio esklusiboa.

 .

Gau bakoitzean, jaialdi horrek kontzertu bat proposatzen du, mundu osotik etorritako artista batzuen eskutik.

.

Abuztuaren 17an (ostirala), 21:30ean: Los Sabandeños, Hondarribiko Arma Plazan

Guztira 31 abeslari eta musikarik osaturiko taldea da, gitarrak, lauteak, mandolinak, bandurriak eta bestelako perkusio musika-tresnak jotzen dituztenak.

 

Abuztuaren 18an (larunbata), 21:00etan: Sharon Shannon, Irungo Urbanibia plazan

Bere musikan abeslariaren irlandar jatorria antzeman daiteke, akordeoi, biolina eta flauta instrumentuen inguruan dauzkan ezagutzez gainera. Horrez gain, musika estilo desberdinekin uztartzen ditu, hala nola, musika klasikoa, bretoia, reggaea edo hip hop bezalako estiloekin.

Eszenatokian Jim Murray (gitarrista eta korista), Sean Regan (biolinista, perskusionista eta beatbox-a) eta Jack Maher (gitarra elektrikoak eta abeslaria) artistek laguntzen dute Sharon.

 

Abuztuaren 19an (igandea), 20:30ean: Dyaa Zniber & Groupe Patrimoine de la Musique Andalouse Marocaine Hendaiako Sokoburu auzoan

Bertan, musika arabiar-andaluza protagonista izango da Dyaa Zniber & Groupe Patrimoine de la Musique Andalouse Marocaine taldearekin. Talde honek, beste gauza batzuen artean, penintsularen okupazio musulmanaren garaian garatu zen musika estiloa berreskuratu du.

 

Bidasoafolk denei irekitako ekitaldia da. Gure eskualdeko ezaugarria den mugari aspalditik ahantzi dugun eginkizuna itzultzen dio: topalekua izatea.

 

Udako jaialdi horrek Irun, Hondarribia eta Hendaiako herriei elkartzeko eta haien lurraldea partekatzeko aukera berria eskaintzen die, tokiko biztanleei zein turistei kalitatezko kontzertu original eta bikainak eskainiz.

 

Ekitaldi bakarra da eskualdean, gomitatuak diren artisten kalitate eta aniztasunari esker. Bidasoafolk tradizioa eta modernitatea bateratzen dituen ekitaldi aitzindaria da.

 

Publiko guztientzako jaialdia, gazteak zein helduagoak, Badiako biztanleak zein bisitariak, kontzertuak dohainik direlako.

 

TRUKAKETA, GIRO ON, IHESBIDE, eta batez ere KULTUR EZBERDINEN ARTEKO SOLASALDI momentu ederra.

 

Publié le 17 August 2018 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, Culture, Enfance - Jeunesse, Euskara

Autres actualités ...

Mantentze lanak igerilekuan

- Publié le 17 August 2018

Auzoen permanentziak : abuztuan

- Publié le 17 August 2018

BidasoaFolk 2018

- Publié le 17 August 2018

Hondakinen bereizketa Plastiko horizko zaku banaketa: banaketaren datak

- Publié le 17 August 2018

Osasunerako Herriko Gehigarria: informa zaitez

- Publié le 14 August 2018