Hendaiako Herriko Etxearen saria: Evelyne Zubietaren margoa

_PresseHendaiako Herriko Etxeak Haize Hegoa elkarteko margolari bat saritu du.

 

Evelyne Zubietaren “Reflets” izeneko margo ederra hautatu du.

 

Evelyne Zubietak bere burua “igandeko margolaritzat” jotzen du.

Gaztetan, marraztea zuen gustuko, baina 1996an izan zuen lehen harremana oliozko pinturarekin, René Paul Gelos, edo Zézé margolariak animaturiko Selarua tailerrean.

 

6 urtez praktikatu ondoren, segitu du noizbehinka etxean margotzen. Margo erakusketak bisitatzea gustatzen zaio, eta inpresionismoa zein fauvismoa dira bere estilo maitenak.

 

2003ko erakusketaren karietara egin zen Hendaiako Margolarien elkartearen kide, eta bertan oliozko margoak erakutsi zituen, duela 3 urte arte.

 

Arrunt ezberdina den ur-margoaren teknika ere ezagutu du, eta horri esker, itsasontziak eta dirdirak uretan margotzen hasi da.

 

Argazki batzuetatik abiatuz, bi margo egin zituen, horien artean saritua izan dena. Ur urdinetan mirailatzen den txalupa gorria irudikatzen du, kolore biziekin.

.

Publié le 8 August 2018 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, Culture

Autres actualités ...

Mantentze lanak igerilekuan

- Publié le 17 August 2018

Auzoen permanentziak : abuztuan

- Publié le 17 August 2018

BidasoaFolk 2018

- Publié le 17 August 2018

Hondakinen bereizketa Plastiko horizko zaku banaketa: banaketaren datak

- Publié le 17 August 2018

Osasunerako Herriko Gehigarria: informa zaitez

- Publié le 14 August 2018