Hondartzan galdutako haurrak laguntzeko eskumuturrekoak

18.07.11.groupamaCRS_AFFICHEPrebentzio Operazioa Hondartzan! Jadanik badu 5 urte GROUPAMA aseguru-etxeak hondartzetan prebentzio operazioa antolatzen duela; gurasoei eskumuturrekoak banatzen zaizkie beren haur ttipientzat, hondartzan galtzean jasan ditzaketen estualdiak saihesteko. Operazioa CRSekin lankidetzan gauzatzen da.

Joan den urtean, eskumuturrekoari esker, hondartzako begiraleak 10 bat haurrez baldintza egokietan arduratu ziren.

.

Zehaztu behar da, prebentzioa helburu garrantzitsua dela Groupama taldearentzat, hobe baita arriskuak gogoan hartzea damutu baino lehen.

.

Horrela, uztailaren 5etik irailaren 2ra, hondartzetako sorospen eta zaintza postuetan (Hendaian, Donibane-Lohizunen, Biarritzen eta Angelun) egonen diren CRSek 3000 eskumuturreko inguru banatuko dizkiete hala eskatzen duten haur ttipien gurasoei.

.

Beraz, gurasook, ez duda eta joan zaitezte eskumuturrekoen bila zuen hondartzako sorospen postura! Zuen telefono-zenbakia idatziko duzue eskumuturrekoan, galduko balitz, zuen haurra aurkituko duen pertsonari bilaketa-lana errazteko gisan.

.

{0>

0}

99BB.tmpAuzapez jauna eta KEHRIG anderea, lehen auzapezordea, Hendaiako hondartzan izan ziren 2018ko uztailaren 11n, operazioaren abiatzea kari, SAINT JEAN eta GENSOU jaunek lagundurik, Groupamaren eta CRSen izenean, hurrenez hurren.

 

 .

Bracelets groupama crs 11.07.2018

Publié le 11 July 2018 - Catégorie(s) : Famille, Sécurité

Autres actualités ...