Herritarrentzako Gunea: urraspide gehiago linean egiteko aukera!

OrdinateurHendaiako Herriko Etxearen web guneak 12.000 bisita baino gehiago jasotzen ditu hilabetean eta azalberritu eginen da sarri (2018 bukeran). Hainbat xehetasun praktiko eskaintzen dizkizu, eta ontsalaz, urraspideak erraztu behar dizkie internautei eta Hendaiako herritarrei.

.

Jadanik, elkarteek kontua sortu eta beren xehetasunak alda ditzakete, baina 2018ko uztailetik goiti, hendaiarrek hainbat urraspide eta eskaera egiten ahal dituzte linean: Klik ezazue “Zuen desmartxak”

 

.

- Egoera zibileko agiriak: jaiotza, ezkontza, heriotza.

- Herritarren errolda 16 urteko gazteentzat.

- Hautesle zerrendetan izen-ematea

- Bestelako eskaerak “Harremanetan jarri” ataletik.

- Biztanle berrientzako izen-ematea

Sarri, ordainpeko aparkatze-abonamendua eskuratzeko, aitzinetik izena emateko aukera izanen dute hendaiarrek.

.

2019rako aurreikusi zerbitzuak lineako ordainketa eta familia-ataria (izen-emateak, erreserbak, ordainketa,…) izanen dira.

.

Honako aukerak dituzu:

- Eskaera arrunt bat egitea.

- Edo zeure kontua sortzea. Azken urraspide hau anitzez interesgarriagoa da, zure datu nagusiak (besteak beste, deitura, helbide elektronikoa ala postala) sartuz, ez baitituzu berriz bete beharko eskaera bakoitzean. Gero, kontua poliki-poliki osatuko duzu, zure behar eta eskaeren arabera.

Hendaiako Herriko Etxeak zure helbide elektronikoa eskaerei erantzuteko baizik ez du erabiliko. Udalak ez du zure kontura sartzeko baimenik eta DBEOa (Datuen Babeserako Europar Batasuneko arauak) errespetatzen du.

Sar zaitez «Herritarrentzako gunean» eta txertatu zure gogokoetan.

.

Zure oharrak

Gune berria zenbait aldiz erabili ondoren, gogotik jasoko ditugu Herritarrentzako Gune berriari buruzko zure oharrak: nahi zenituzkeen hobekuntzak ala izandako zailtasunak. Horretarako, erabili “Harremanetan jarri” atala edo communication@hendaye.com.

Euskarazko itzulpenak poliki-poliki osatuko dira.

Publié le 17 August 2018 - Catégorie(s) : Famille, Institutionnel, stationnement

Autres actualités ...

Oporrak dira, programak begira itzazue

- Publié le 18 October 2018

Lanak hilerrietan

- Publié le 17 October 2018

Udal ludoteka elebiduna (frantsesa-euskara) azaroan zabalduko da

- Publié le 15 October 2018

Gripearen kontrako txertatzea

- Publié le 15 October 2018

Enpresa sortzaileen mugazgaindiko lehen eguna Hendaian !

- Publié le 15 October 2018