J .JAURES eskola taldearen estreinaldia

_PresseRuban22018ko ekainaren 13an, Jean JAURÈS eskola taldea estreinatu du Kotte ECENARRO Hendaiako auzapezak, Jean-Jacques LASSERRE Departamenduko Kontseiluko lehendakari, Nicole BUTORI Hezkuntza saileko auzapez orde eta Michelle MOUNIOS Euskara saileko arduradunaren presentzian.

.

Kotte ECENARRO nahi izan zituen bildu eskola talde bakar batean Hiri barneko 1. mailako eskola publikoa -zeinen eraikinak erreberritu behar ziren- eta Hendaiako ikastola (euskarazko murgiltze eredua) Intzurako lehengo eskolan aterpetua zegoena.

.

Konponbide honek arkitektura gogoeta berezi bat eskatu du eta lan berezi bat ere bi hezkuntza ereduekin: Seaska Federakuntza eta Hezkunde Nazionala.

_Presse5 _Presse4
_Presse3 _Presse1
_Presse2 _Presse

.

Hendaiako Herriko Etxeko Zerbitzu teknikoak eta Anne DE BOURMONT, proiektua bere gain hartu duen arkitektoa, elkarlanean aritu dira 2016tik jardunean” zegoen eraikinean. Gogora dezagun eskolako erabiltzaileek, haurrek, familiek eta eskolako irakasle eta langileek pairatu dituztela obren ondorioak.

.

2017ko irailetik Ikastola sartu da eraikinean. Geroztik, 330 ikasle daude eskola taldean: 219 eskola publikoan eta 113 ikastolan.

.

Eskolek erabilera anitzeko gela handi bat partekatzen dute baina independenteak dira beste ibileretan: Gelak, aterpea, jantegia, ardurak, ordutegiak, etab…

Eskola sartze eta ateratze ordutegia laurden bateko aldearekin egiten dute, zirkulatzea eta aparkatzea arinduz eskolaren inguruetan.

.

Hendaiako berezitasun honek inbertsio handia galdegin dio Hendaiako Udalari, izan ere 2.2 M€ sartu ditu proiektu honetan, 250 000 euroko laguntza jaso duelarik Departamendutik.

.

2018ko udan, zaharberritze lanak bukatuko dira eskola publikoko 6 gelen erreberritzearekin.

Publié le 13 June 2018 - Catégorie(s) : Enfance - Jeunesse, Euskara, Inauguration, Institutionnel

Autres actualités ...

Akitania Berriko gazte txartela

- Publié le 17 August 2018

Herritarrentzako Gunea: urraspide gehiago linean egiteko aukera!

- Publié le 17 August 2018

Euskal gazteluetako jaialdia: Azken saioa Abbadia Gazteluan

- Publié le 17 August 2018

“Hiri Besta” : emaitzak

- Publié le 17 August 2018

Azken apar gaua !

- Publié le 17 August 2018