Hendaiako tren ttipia – Begiratu webgunea: Ordutegia, prezioak, hizkuntzak…

_Pressewebgunea kontsultatzeko

Kotte Ecenarro Hendaiako Auzapezak eta Kehrig jaunak, Hendaiako Turismo bulegoko lehendakariak, hautetsien eta turismo bulegoko lan taldearen presentzian estreinatu dute Tren turistikoa: « Hendaiako tren ttipia» !

.

Tren ttipiaren itzulerarekin, (Donibane Lohitzune, Biarritz edo Arcachonen bezala) udatiarrei zuzendu eskaintza aberasten da, batez ere, eguzkia hodeien atzean gordetzen denean, 7 hilabeteko lanpostu mugatu bat irekitzeaz gain Hendaiako pertsona batentzat. Tren ttipia 20 urtez ez da ibili Hendaian, eta berantesten dute hemengo zein kanpoko jendek!

Lehen itzulia ekainaren 2an (larunbata) eman du.

.

_presse1Tren ttipiak, gure hiriko historia ezagutzeko eta gure ondarea baloratzeko modu atsegina eskaintzen du, izan ere Hendaia ez da hondartza bakarrik!

Edmond Durandeau ezagutarazten, arrain saltokia kontatzen digu…eta bide batez, Hendaiako hiri barnea eta hondartza arteko lotura egiten du egunean behin bederen.

.

Udalarentzat, Hendaia, familientzako helmuga turistiko erakargarrienen artean kokatzen du Tren ttipiak Ozeano Atlantikoaren aldean.

Hendaiako zerbitzu hau kudeatzen duen SAS Loco Express sozietateak Arcachon-go trena kudeatzen du baita ere.

Publié le 5 June 2018 - Catégorie(s) : Inauguration, Transport - Déplacement, Travaux - Circulation

Autres actualités ...