Antzerkiaren Maiatza

Affiche Mai du ThéâtreHainbat urteren ondoren, “Antzerkiaren Maiatza” hendaiar bizitzan ezin baztertuko gertakaria da, jendeen bila joaten baita eta leku publikoak betetzen. Maiatzaren 24 > 27

.

2018. urtea aldaketa urte izanen da festibalarentzat, orain arte, Théâtre des Chimères, Hendaiako Herriko Etxearekin partaidetza handiak dituen konpainiak antolatzen zuen.

2018. urteaz geroztik, Herriaren kultura zerbitzuak bete-betean ekin dio antolaketari eta lan bikoteak antolatu ditu Chimères konpainiarekin. Asmoa festibala eztiki eta gogoeta eginez elkarri pasatzea da eta urteetan lortu diren jokamolde egokiak eta aholkuak baliatzea, 2019an, Hendaiako Herriko Etxeak bete- betean bere gain har dezan ekitaldiaren antolaketa.

.

2018ko berrikuntzak proposamenetan eta lotura sorkuntzan haratago joateko:

● Jendeei ireki topaketak: larunbat eta igande goizetan : konpainiekin topatzea (Les Chimères, les Arts Oseurs, Amer i Africa) , “Transmisioa” gaikako topaketa

● Partaidetzak tokiko konpainiekin:

– Chimères konpainiarekin: haurrentzako antzerki lantegiak egitea (6-9 urte)

– Borderline Fabrika izeneko hendaiar taldearekin: hirueledun irratia sortzea, lekuan bertan ari dadin

● Festibala urraspide ekoarduratsu baten barnean sartzea: hartara, festibalean honako jokamolde hauek ikusiko dira:

– Ostatuan: tokiko produktu freskoak poposatzeko engaiamendua, baso berri deituriko basoak erabiltzea, material berrerabilgarri edo birziklagarria erabiltzea…

– Euskal Hirigune Elkargoarekin eta Hegobus sozietatearekin partaidetza garatzea: larunbatean eta igandean diren egitarauetara egokitu ordutegiak dituzten autobusak plantan ematea edo autobus gehiago ematea, festibalera datozenei etxeratzeko aukera emanez – Info+ : Hegobus

– Festibalgunean komun idorrak kokatzea

● Gaztelu Zaharreko gunea berrantolatzea, herrixka giroa azkartzeko; horretarako, leku berriak kokatuko dira hala eszenografian nola apainduretan, karpetan…

«Apain ezazu zeure festibala» lantegi bat ere emanen du plantan Recyclarte elkarteak, jendeei parte hartzera gonbit egiteko.

● Proposamen aberatsak ostatuan: apero-pintxo proposamen bat ostiral eta larunbatean eta bazkaria igandean

.

2018an segituko duguna :

● Haurren herrixka : tailer eta ikuskizunekin

● Mutxiko hitzordua igande goizean

● Hiriko auzoetan eta artamendu etxeetan ikuskizunak programazioa