Igerika ikasten dut: Izen-emateak Hendaiako igeriketa elkartean (CNH)

18.07.09-08.10.ApprendsANager_BaniereUrtero bezala, Hendaiako igeriketa elkarteak  (CNH) igerika ikasteko « J’apprends à nager » lelopeko ekimena antolatzen du udan, uztailaren 9tik 20era eta uztailaren 30etik abuztuaren 10era, igerika ez dakiten 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua.

.

Igerika ikasteko programa honen helburua da kolegioan sartzen diren gazte guztiak igerika jakitea eta ondorioz beraien segurtasuna bermatzea uretan zein eginen dituzten uretako jardueretan.

.

Horretarako oren bateko 10 saio proposatzen dituen ikastaro bat jarraituko dute hezitzaile profesional baten eskutik.  Ondorioz parte hartzen duten haur gehienek gaindituko dute Igeriketa eskola frantsesaren  «  Sauv’Nage  » izeneko ariketa

Uda honetan 4 ordutegi proposatuak zaizkizue:

09:00 – 10 :00

10:00 – 11 :00

11:00 – 12 :00

18:45 – 19:45

Gogoratu lehen aldiz parte hartzen dutenetzat 10 kurtsoak dohainik dira. Aldiz  ezinbestekoa den FFN Frantziako igeriketa Federazioko Lizentzia-segurua ordaindu beharko dute 15€.

.

Izen-emateak: Izen emateko baldintzak  Hendaiako igeriketa elkartearen (CNH) webgunean topatuko dituzue : abcnatation.fr/sc/020643993

Xehetasun gehiago:

CNH Hendaiako igeriketa elkartea – Irandatzeko igerilekua

11,  Santiago karrika

64700  HENDAIA

le.cnhendayais@gmail.com

.

Publié le 16 May 2018 - Catégorie(s) : Enfance - Jeunesse, Sport