Hendaiako Garapen Iraunkorraren Astea

point Presse développement durable du 22/5/2018Elkarrekin, maiatzaren 30etik ekainaren 7ra, modu iraunkorrean mugi gaitezen!

Egitaraua

Azken urteetako hitzordu saihestezina, Hendaiako garapen iraunkorraren astea sartzen da maiatzaren 30etik ekainaren 5era iraganen den Europako Garapen Iraunkorraren Astearen baitan.

.

Europa mailako ekitaldi honen erronka orokorra da jendea sentsibilizatzea garapen iraunkorraren eta horri lotutako ondorioen inguruan; beste helburua da mobilizazio zehatzak antolatzea bakarka zein modu kolektiboan.

.

Aspalditik, Udalak eta CPIE Euskal Itsas Bazterra egiturak bultzaturik, Hendaiak parte hartzen du ekimen horretan, ohitura onak gogoratu eta garapen iraunkorraren aldeko iniziatiba berriak ezagutarazi nahi dituzten elkarte eta beste egitura profesionalen ekarpenei esker.

 .

2018a ez da salbuespen izanen eta aurten ere, Hendaiako garapen iraunkorraren astearen egitaraua hain aberatsa dugun, ohiko egunetan ez dela dena kabituko!

Maiatzaren 30etik ekainaren 7ra, 18 hitzordu proposatuko zaizkie Hendaiarrei, ala nola erakusketak, boluntario lantegiak, natura ibilaldiak, proiekzioak, ate irekiak, lantegi praktikoak.

.

2018 SDD ProgPage1Topaketa horiek para eskainiko digute elkarrekin gogoeta dezagun garapen iraunkorraz, energia ekoizteko moduez, kontsumitzeko moldeaz, naturarekiko daukagun harremanaz, jarrera eko-arduratsuak ukaitearen garrantziaz…

Hitz bakarrean laburbilduz, ingurumenean uzten dugun aztarnaren gutxitzeaz.

Antola ditzagun gure biharko hiri eta lurraldeak!

.

Hendaiar guztiak gomitatzen ditugu topaketa horiek kopuru handian goza ditzaten, giro onean eta dogmatismorik gabe, egindako lana eskertu dezaten, aholkuak jaso ditzaten, esperientziak trukatu, elkarrekin gogoetatu edota beste zerbait ezberdin proba dezaten…

Informazio osagarriak prentsaurrekoaren ondoren :

.

Elkarrekin, maiatzaren 30etik ekainaren 7ra, modu iraunkorrean mugi gaitezen!

.

Egitarau osoa eskura duzue Hendaiako Herriko Etxean, Asporotsttipin, Erlaitzaren etxean, turismo bulegoan, eta saltegi ezberdinetan. hendaia.eus edo www.cpie-littoral-basque.eu webguneetan ere deskarga dezakezue.

.

Zerbitzu eta egitura parte hartzaileak:

Amicale Laïque elkartea

Bil Ta Garbi

Variétés antzokia

Vents et marées konpainia

CPIE Euskal Itsasbazterra

Abbadiako Eremua

HAIZE HEGOA

Recycl’arte

GAZTE ANIMAZIO ZERBITZUA

Hendaiako Bizikleta Kluba

Water Sport Center

Publié le 5 June 2018 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, associations, Enfance - Jeunesse, Environnement, Famille

Autres actualités ...

Mantentze lanak igerilekuan

- Publié le 17 August 2018

Auzoen permanentziak : abuztuan

- Publié le 17 August 2018

BidasoaFolk 2018

- Publié le 17 August 2018

Hondakinen bereizketa Plastiko horizko zaku banaketa: banaketaren datak

- Publié le 17 August 2018

Osasunerako Herriko Gehigarria: informa zaitez

- Publié le 14 August 2018