Hendaiakoop, janari denda parte hartzailea

Hendaiakoop cinema presentation 17.05.2018Badator! Janari denda parte hartzaile berri bat Euskal Herrian!

Autoporteko harrera-zentroan bilera orokorra, Industria karrikan: 2018/07/31 arratsaldeko 17: 30ean

.

Bilkurra 2018 ekainaren 28an, 20:30ean (Klub House Ondarraitzean, Elizazilio karrikan)

Bilkura publiko bat izanen da 2018ko maiatzaren 17an (osteguna) 20:00etan, Les Variétés zine aretoan denda parte hartzaile bat irekitzeko, Hendaiako Portuko karrikako 10. zenbakian.

Webgunea (eraikitzen ari da)Facebook icone_facebook20

.

Saltegi handien eskaintzarekin satisfos ez diren gero eta jende gehiago  biltzen eta antolatzen ari dira banaketa zirkuitu berriak sortzeko eta bereganatzeko.

Orain dela 3 urte, Otsokop proiektua sortu zenetik (tokiko produktuak eta biologikoak lehenesten dituen 800m2 supermerkatu kooperatibo eta parte hartzailea) beste iniziatiba andana garatzen ari da Euskal Herrian.

Hendaiako hiri barnean ere gauzatuko da, Portuko karrikaren 10. zabalduko den 130m2 saltegi parte hartzailearekin.

Edonork egiten ahalko ditu bertan erosketak; aski da kooperatiba kide izatea eta saltegiaren ibileran parte hartzea.

.

Proiektu hau kontsumitzaile hiritar kolektibo batek eramaten du eta HENDAIAKO  ETA INGURUKO HERRITAR GUZTIAK gomitatzen ditu abenturako kide izatera; Horretarako maiatzaren 17an, 20:00etan Variétés zine gelan iraganen den Hendaiakoop proiektuaren estreinatzean parte hartzera gomit zarete.

OTSOKOP eta Hendaiako Udala dira proiektu honen bi partaide nagusiak.

.

EGOERA ARGI DA

Saltegi handien haratagoko hautabideak eskasak dira. Gaur egun, zaila da tokiko eta kalitatezko produktuak aurkitzea prezio onean, ingurumena kaltetzen ez dutenak. Izan ere ohizko zirkuitutik kanpoko kontsumoa ahalbidetzen duten aterabide bakarrak laborariek berek sortu salmenta sareetan, kontsumitzaile elkarteetan, azoketan eta ekoizleen saltegietan daude.

.

Bakoitzak ditu bere alde onak, baina ez dago denak elkartzen dituen egiturarik. Janari denda parte hartzailearen indarretariko bat da tokiko salmenta. Honetan produktuak bil eta kideei bana daitezke, baina horrez gain, topaketa leku atsegina ere izan daiteke. Trukatze leku bat da zeinean produktu dastatzeak edo animazio ezberdinak antola daitezke ekoizleekin zuzenean (ala nola, ezti bilketa, bixkotx edo arno dastatzea…).

Janari denda parte hartzaileak zirkuitu alternatiboaren abantaila guztiak biltzen ditu: Tokiko produktuak, kalitatezkoak eta karbonorik gabekoak, handizkako prezioak eta irabazi tarte neurtua (%16,7), harreman sozialak ahalbidetzen dituen  hurbileko denda bat, auzoa (ber)piztuko duena, banaketa zuzena eta elkartua ekoizlearen eskutik kidearen eskura.

.

NOLA LORTZEN DA?

Bazkide bakoitzak 3 ordu hilean eskaintzen ditu bederen, janari dendaren ibilera egokia izan dadin.

SCIC Monepi kooperatibak dohainik proposatzen duen plataforma informatikoari esker, kide bakoitzak ordutegi bat eta betebehar bat aukeratzen du: Produktu batzuek hartu ekoizlearen etxean, denda egon, inbentarioa egin…

.

Pertsonak eta natura errespetatzen duen laborantza jasangarriak eskaintzen dituen produktu onak jatea errazago izanen Hendaiakoop saltegiarekin. Tokiko produktuak izanen dira nagusiki eta bereziki prezio onargarrian!

pub_siteInvitesEcranAdresEpicDSC_0010site

DSC_0011ecran

Publié le 28 June 2018 - Catégorie(s) : Environnement, Famille, Institutionnel, Social - Santé

Autres actualités ...

Oporrak dira, programak begira itzazue

- Publié le 18 October 2018

Lanak hilerrietan

- Publié le 17 October 2018

Udal ludoteka elebiduna (frantsesa-euskara) azaroan zabalduko da

- Publié le 15 October 2018

Gripearen kontrako txertatzea

- Publié le 15 October 2018

Enpresa sortzaileen mugazgaindiko lehen eguna Hendaian !

- Publié le 15 October 2018