Hendaiako enpresa eta lan gabeziak horiek: 2018ko Enpleguaren Foroan!

Helduden foroa: 2019ko apirilean. Parte hartu nahi zenuke, enpresa erakusle gisa enpleguaren hurrengo foroan? Honako honengana jo ezazu: Hélène Broquet: hbroquet@hendaye.com

.

Enpleguaren foroaren irudi batzuk

  • Vue d ensemble

Jada 800 pertsona baino gehiago hurbildu dira Enpleguaren Forora.

11:30eko prentsaurrekoan, biziki albiste onak eman dira hasierako 2 orduez.

.

Adibidez, Sokoa enpresako erakusmahaian 60 pertsona inguru hartu zituzten jada.

Iker Elizalde Ekonomia Auzapez ordea eta EPTA enpresako Abbadie jauna pozik agertu dira, lana bilatzen eta lana tokian eskaintzen dutenak leku berdinean elkarturik.

Hendaian 1200 pertsonek bilatzen dute lana.

.

Enplegu Agentziako Basilio jaunak berretsi du lan eskaintzak goratzen ari direla (% 10 gehiago pertsonek aurkitu dute lana iazko azken 3 hilabeteetan) eta langileak enplegatzeko asmoa agertu duten enpresen %90ak gauzatu dituela asmoak. Zehaztu du bestalde enplegatzeen %80a internet bidez egiten dela gaur egun baina ezerk ez duela harreman pertsonala ordezkatzen, foroaren garrantzia azpimarratuz.

.

Merkataritza ganbarak berretsi du Estatuaren engaiamendua formakuntzari eta aprendizgoari doakienez. 2018ko irailetik goiti Gobernuak indarrean jarri nahi duen Gaitasunen Inbertitze planak, lana berriz aurkitzeko ekintza osagarri bat da.

Enpresa buruek halere berresten dute langileak enpresan bertan formatzeko borondatea, baina horretarako hautagaiak behar dira!

Sokoa enpresak bestalde zehazten du norbait enplegatzeko: Eskaintza, formakuntza borondatea eta informazioa behar zaiela eskaini lana bilatzen dutenei! Foroa horretarako guztiz egokia da.

.

2018ko apirilaren 12an, ostegunarekin, 9etatik 15etara, Irandatz gimnasioan, Hendaian, parte hartu duzue 2018ko ENPLEGUAREN FOROAN. Hendaiako Herriko Etxeak eta bere partaideek antolatzen zuten, Hendaiako jarduna eta enplegua sostengatzeko zentroaren inguruan!

Ekitaldi hori antolatzen lankide genituen  EPTA France,  Baionako Merkataritza eta Industria Ganbara, Metalgintzako Lanbide eta Industrien Batasuna, eta Euskal Hirigune Ekargoa, Pôle emploi erakundearekin ere loturik.

icone_facebook20Facebooken partekatzeko

 

Enpresa bat duzue eta langileen beharrean zarete?

Hautagaiak ezagutu nahi dituzue eta zuen lurraldean enpleguari buruzko topaleku garrantitsu batean parte hartu nahi zenukete?

Oraindik garaiz zarete 2018ko Enpleguaren Foroan izena emateko. Enpresaburu zaretenek zuen lanpostu eskaintzak ezagutzera emateko aukera duzue hor, bai eta hautagai izan litezkeenak ezagutzeko eta zuen jarduna ezagutzera emateko ere.

Forum EmploiLangile berrien kontratatzeko proiektua duzu baina ezin duzu Foroan parte hartu? Zure lan eskaintzak Hélène Broquet-ri helarazten ahal dizkiozu

.

ERAKUSLE GISA IZENA EMATEKO:

Hemen klika izen emate boletina telekargatzeko

Hona igor boletina: Hélène Broquet – Ekonomia garapenaren arduraduna

hbroquet@hendaye.com

 

Dagoeneko, hogeita hamarretik gora enpresak eta enpleguari lotu erakundek hartuko dute parte ekitaldian.

Parte hartuko duten enpresak ezagutzeko FOROAREN WEBGUNEA IKUS, HEMEN klikatuz

.

Lan xerka zabiltza? Lanbidez aldatu nahiz?

Zure lurraldean langileak hartzeko prest diren enpresak topatu nahi zenituzke?

Curriculum Vitae bat baino gehiagorekin hurbil zaitez, foroan egonen diren enpresa ezberdinei uzteko.

HITZORDUA: 2018ko apirilaren 12an, 9etatik 15etara, Hendaiako Irandatz gimnasioan,

Irandatz gimnasioa: Bigarrena karrika, 42

 SARTZEA LIBRE

 

ENPLEGUAREN FOROAN IZANEN DIREN ENPRESAK EZAGUTZEKO, FOROAREN WEBGUNEA IKUS, HEMEN klikatuz

.

18.04.04.Forum Emploi Point Presse2018/04/04ko prentsaurrean: Dosierra Hemen

Jean-Marc ABBADIE, EPTA France enpresako  giza baliabideetako zuzendariaren lekukotasuna:

“Hendaiako enpleguaren foroa sortu da, Herriko Etxeak eta Laguntza Zentroak, Enplegu Agentziak eta lurraldeko enpresek partekatzen dugun beharrari erantzunez. Guztion parte hartzea behar duen elkarlan baten inguruan mobilizatu gara.

EPTA France enpresari, foroa lagungarri izanen zaio giza baliabideak modu eraginkorrago batean aurkitzeko. Iaz 62 pertsona enplegatu genituen eta aurten 40 lanpostu berri aurreikusten ditugu.

.

Pascale Milleret Donibane Lohitzuneko Enplegu agentziako arduradunaren lekukotasuna:

Foro honen beste erronka da lana bilatzen duen jendeari ezagutaraztea lurralde honetan lanbide batzuetan dauden aukerak: Lana aurkitzeko aukerak daude gutxi ezagutzen diren edota, bidegabeki, ospe txarra duten lanbide ezberdinetan. Lanak aldatu dira, sektoreak garatu dira: Langabeak  eta lan orientatze edo sail aldaketan diren pertsonak gonbidatzen ditugu foroan parte hartzera, enpresa buruak zuzenean ezagut ditzaten, horiekin hitz egin dezaten eta lanbide horietaz informazioa bil dezaten”.   

 

Logo de la Ville d'Hendaye CCI bleu -blanc_Logo UIMM epta logo agglomération Pays Basque
Publié le 13 April 2018 - Catégorie(s) : Economie, Institutionnel, Projet, Transfrontalier

Autres actualités ...

50 urteko ezkontza Yolande eta Raymond-entzat

- Publié le 21 September 2018

DENENTZAT Gizarte zentroko gune berrien estreinaldia

- Publié le 20 September 2018

Urriko animazioak linean dira

- Publié le 20 September 2018

Kanpoko publizitatea

- Publié le 20 September 2018

Handiplage, atseden egun bat sasoia amaitzeko

- Publié le 20 September 2018