Guitaralde 2018: lehen-lehen mailako kontzertuak eta ezusteko opariak off-ean!

18.07.05-08.Guitaralde_Eusk

 

GUITARALDE : Antoine BOYER eta SAMUELITOren kontzertua, gaur, uztailaren 5ean, 21:00etan, Abbadiako Gaztelu Behatokian aurreikusia zena, ordu berean eginen da LES VARIETES ANTZOKIAN (Antzokiko karrika), euri-arriskua dela eta.
.

2018 GUITARALDE_AfficheHeldu den Guitaralde festibala uztailaren 05etik 08rako dugu! eta Sanseverino ere bai!

Guitaralde webgunea !

.

Oldar berriz, aurten: 2018ko aldiak nehoiz ikusi gabeko partzuergoa dakar, Hendaiako Herriko Etxearen Kultura Zerbitzuaren inguruan Guitaralde elkartea, Besta Batzordea eta Hendaia Turismo bildu baitira.

 

.

Halatan, bada, hiri osoa beteko zaigu, lau egunez, musika mota guztiez, udari gitarra soinuz ongi etorria egiteko. Sinergia ederra, festibalari PP_Guitaralde_siteDSC_0246dinamismo gehiago emateko, Jean-Marie Ecay zuzendari artistikoak prestatu programa batekin, aurkikuntzen eta ikusgarri handien artean.

.

Aurkikuntza lehenik, Antoine Boyer eta Samuelito flamenko sinti bikotearekin; lehen aldia dugu hori Guitaralden, Abadia gazteluaren ingurune zoragarrian (5ean), Carles Pons Bixintxo elizan (6an), Kamil Rustam quartet Blanco talasoterapia zentroan, edo Tom Ibarra Soko klubean (7an).

Badira ezusteko opari zenbai off-ean, Benoît Caussade ukanen baitugu Bakarxoko ostatuan (5ean), Iznogood taldea Errepublika plazan (6an) edo James McCartney Zokoburu plazan (7an).

.

Ikusgarri handi bat, azkenik, handietza betean bururatzeko, uztailaren 8an, igandearekin, estadioan. Lehen-lehen mailako hiru kontzertu  ukanen baititugu bata bestearen gibelean:

sanseverino -  ECAY/BENABENT/VICCARO hirukotea 19 orenetan,

- Eñaut ELORRIETA «unplugged» 20:30ean,

- eta azkenik, festibaleko ikusgarrietan ikusgarriena, SANSEVERINO abeslaria eta bere gitarrak, rock blues soinukoak, betiere bere lehen albumetako buhame oroitzapenez kutsatuak.

Ezin galduzkoa, 4-6 soken zale bazara bederen… Agendan nota ezazu!

.

Erreserbak: www.hendaye-tourisme.fr

Publié le 5 July 2018 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, Culture

Autres actualités ...