Hendaia Euskaraz: 9. aldia ingurune digitalaren inguruan izanen da – Lehen argazkiak

Mois de la langue basquePrograma

.

Estreinaldiaren argazki batzuk

  • Accueil des elus

.

 

2018ko martxoaren 8an (osteguna), 18:00etan, Kotte Ecenarro Hendaiako Auzapezak, eta Michelle Mounios-Adurriaga Euskara arduradunak Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen 9. edizioa ofizialki estreinatu dute. Aurten martxoaren 8tik 18ra iraganen da, “Euskara ingurune digitalean” gaiaren inguruan.

.

2016tik, ekitaldia 10 egunetan tinkatua da, publiko gehiago erakartzeko xedearekin, bai eta urtean zehar beste euskarazko jarduerak proposatzen ahal izateko ere.

.

2018ko edizio horretako momentu nagusien artean, Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren kari antolaturiko Emazteak Kantuz kantaldia, “Euskara ingurune digitalean” gaiaren inguruan hainbat elkarte, hautetsi eta profesional bilduko dituen mahai-ingurua, edota martxoaren 17an Hendaiako elkarteek antolatuko duten besta eguna aipa daitezke.

Baina beste jarduera anitz (aurkezpen, tailer, formakuntza eta mintzaldi) proposatuko dira gaiaren inguruan, eta erran gabe doa, denok jakinen dugula gure telefonoak, tabletak eta ordenagailuak euskaraz konfiguratzen eta Interneten euskaraz nabigatzen, hilabetea bukatu gabe!

Horretarako, Gazte Informazio Bulegoak osatu eskuorria oso lagungarria izanen zaigu; Hendaiako Herriko Etxearen webgunean aurkituko duzue (Gure Hiria>Euskara>Trebatzeko materiala – Argitalpenak).

.

Egitarau osoa webgune honetan kontsulta dezakezue, proposatuko zaizkizuen jardueretan parte hartzeko.

.

 

 

 

 

 

 

Publié le 8 March 2018 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, Culture, Enfance - Jeunesse, Euskara, Famille

Autres actualités ...