Orioko kirol-eremua ordezkatua izan da!

elus site

Orioko kirol-eremua berritzea

Kirol anitzeko eremua izateaz gain (esku baloi, futbola, saski baloi, boleibol) topaleku eta bizileku egokia da auzoko biztanleentzat*.

Lehenengo egiturak 20 urtez erabili ondoren behar zuen erreberritua izan.

Beste argazkiak hemen klik eginez

.

Otsailaren 9an, obra hori burutu duten GUICHARD eta KASO Aquitaine sozietateen presentzian, bertaratu diren hautetsiek lanen kalitate ona berretsi ondoren, inguru horietan aurreikusiak diren berrantolatze lanak aipatu dituzte.

.

Kirol anitzeko eremua

Egitura berriak (220m²) betetzen ditu indarrean diren arau teknikoak.

Euskarriak altzairu galbanizatuan dira eta arraxinezko oholesia (plastikozkoa eta ez egurrezkoa) indartua izan da metalezko elementuen bidez. Patar zabal bat instalatua izan da jendarte-on handiago batentzat.

.

Soropil sintetikoa hondarrez egonkortua dago eta ez kautxuzko pikorrez. Kasu: Ez da komeni hanka hutsik jolastea! Lurreko marrak ezin dira ezabatu.

Ateka oinezkoentzat bai eta pertsona elbarrituentzat egokia da segurtasun osoz sar daitezen.

Egituraren gastua 57.000€koa da zergak barne.

.

Hurrengo egokitzapenak: planoa kontsultatzeko

 

Kirol anitzeko eremuaren ondoren, inguruko bazterrak ere modu atseginagoan berrantolatuko dira.

Lehenik zola altxatuko da pertsona elbarrien sarbidea errazteko kirol anitzeko eremura iristeko; bestetik, landare hesi batek marraztuko du espazio berria ume txikiak dituzten familiei seguritatea emanez, Irandatzeko edo Beltzeniako jolas parkeetan bezala.

.

Berrantolatze lanetan adin guztietako jendeak kontutan hartuak izan dira: Ping-pong mahai bat instalatuko da lekuz aldatuko diren bi petanka eremuen ondoan. Pump-track* gune berri bat aurreikusten da bestalde, txirrindulari abenturazaleentzat! Eta jende guztientzat, piknikatzeko eremu bat mahaiez eta aulkiez hornitua agertuko da jolas parke berriaren ondoan, gazte eta ez hain gazteentzat.

 

Berriki aparkalekuaren ondoan kokaturiko liburu kutxak bere behin betiko lekua aurkituko du plaza lorategi berrian.

.

Kanpoaldean aparkalekua berrantolatuko da bi-gurpileko ibilgailuentzako lekuak jarriz.

Lanak 2018ko apirilean hastea aurreikusten da.

.

Kirol anitzeko eremuaren sartzea

Berrantolatzeko eremua

.

*Orioko auzoan etxe andana dago eta hlm etxebizitzak (210: 40 etxe eta 170 etxebizitza kolektibo).

 

*Txirrindularitza: Zirkuitu bat maldan diren bihurguneekin, ibiltzean txirrindulariak besoekin punpa dezan.

.

 

__DSC_0028 vue ens site __DSC_0020 but site
__DSC_0037_entree site

Sartzea

__DSC_0035_espacFutRenov site

Berrantolatzeko eremua

 

Publié le 13 February 2018 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, Enfance - Jeunesse, Famille, Projet, Sport, Travaux - Circulation

Autres actualités ...

Akitania Berriko gazte txartela

- Publié le 17 August 2018

Herritarrentzako Gunea: urraspide gehiago linean egiteko aukera!

- Publié le 17 August 2018

Euskal gazteluetako jaialdia: Azken saioa Abbadia Gazteluan

- Publié le 17 August 2018

“Hiri Besta” : emaitzak

- Publié le 17 August 2018

Azken apar gaua !

- Publié le 17 August 2018