“CryptoParty” lantegia Co-Working CoCoBa lan gunean…

COCOBA LOGOCocoba-k animatuko du hileroko 2.ostegunez, 18:00etan “CryptoPArty” delako lantegia partaidetzan.

.

CryptoParty zer da? zer da?

Lantegi horretan, norberaren bizi pribatua ahal bezain bat babesteko telefonoetan edo informatika alorrean, informazio, bilaketa, ekintza, trikimailu eta abileziak partekatuko dira.

Lagun arteko lantegi hau denei zabalik da, 7 eta 97 urte artean, ezagutza mailaren mugarik gabe; kolaboratzailea eta parte hartzaile da …. ILoLi [OPSo] rekin.

INFO + : Tel. 05 59 03 72 59 – @ contact@cocoba.work

.

CoWorking cocoba gunean (Intzurako Lekueder karrika) dauden beste hitzorduak:

.

2018ko otsailak 17 (larunbata) 10:00etatik 16:00etara (pausa gabe): RepairKafea eta CryptoParty delakoak antolatuak dira ILoLi [OPSo] eta LibELu-ren eskutik.

RepairCafé delakoa, norberaren informatika arazoak konpontzeko lantegia da: Zure ordenagailu, pantaila, sagu edota mobilarekin zatoz eta elkarrekin aterabidea bilatzen dugu.

.

- 2018ko martxoaren 31n: Librearen besta! (software librearen besta)

Cocobak (partaidetzan) egoitza berriak estreinatuko ditu martxoaren 31n, non Recycl’Arte elkartea gonbidatuko duen bertako protagonista batzuek (unibertsitalari,elkarte edo enpresak) Software librea eta horren inguruan dagoen mugimendu alternatiboa ezagutzeko aukera eman dezaten.

Publié le 12 February 2018 - Catégorie(s) : Economie, Famille, Social - Santé

Autres actualités ...

Udako sasoiko lanak : 2018ko martxoaren 30a arte

- Publié le 20 February 2018

Otsaileko oporretan, zer egin haurrekin?

- Publié le 19 February 2018

Etxe hondarkinei balioa emateko guneak bisita itzazu

- Publié le 19 February 2018

Itsas etorbidean aparkatzea dohainik azarotik otsailera

- Publié le 19 February 2018

Ihauteriak: irudiak

- Publié le 17 February 2018