Ikuskizun paregabea Bixintxo Besteen hasterako: Alos Quartet “Garden”

18.01.19.Concert_Aff2018ko urtarrilaren 19an, 21:00etan, ikuskizun paragabea eskaintzen dizue Besta Batzordeak  Bixintxo besteetarako! Musika eta Dantza!

Dohainik izanen da

.

Alos Quartetek “Garden” bakarkako hirugarren diska aurkezten du OREKA TX eta AUKERAN DANTZA KONPAINIArekin sortutako ikuskizun berrian.

.

Laukoteak bere zeinu bereizgarria izan dituen soinu dotorea, intimotasuna, eta musika iturri ezberdinetatik edaten duen estilo originala garatzen ditu diska berrian. 13 konposizio berri hauen grabaketan, azken urteetan bidelagun izan dituen hainbat artista eta lagunen laguntza izan du taldeak, hala nola, Eñaut Elorrieta eta Silvia Iriondo ahotsetan, Oreka TXen txalaparta, Harkaitz Cano idazlea eta poeta eta Bill Cooleyen psalterioa, besteak beste. Guztiek eman diote beren kolore eta ukitu berezia lan berriari.

.

Batetik, dantza ezberdinen atmosfera eta erritmoak sotiltasun harrigarriz jantziak ageri dira hainbat doinutan. Arin arinetik tangora , fandangotik vals eztietara eta doinu lasaietatik erritmo indartsuetara. Bestetik, Alos Quarteten sonoritate iradokitzaileek, nyckelharpa (suediako erdi aroko tekladun biola) bezelako instrumentuen laguntzaz, entzulea mundu magiko batean nabigatzera daramate.

.

Alos Quartetek 1999an ematen ditu lehen pausoak. Musika klasiko naiz modernoan esperientzi zabaleko musikariek osatzen dute. Orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain, taldekideak folk talde ezberdinetako partaide ere badira (Oskorri, Benito Lertxundi) eta baita Euskal Herriko hainbat musika proiektutako ohiko kolaboratzaile ere.

 

Taldearen errepertorio zabalak, harizko laukoteko formatutik abiatuta, gaur egungo musikaren esparru anitzak arakatzen ditu ikuspuntu berri bat eskainiz, estilo ezberdinen uretan aurreiritzirik gabe eta naturaltasunez murgilduz.

 

Sorreratik hona, grabaketa eta kontzertu zerrenda luzea osatu du taldeak.

Kolaborazio estuenetariko bat, Dulce Pontes abeslari portugaldarrarekin burututakoa izan zen, estatuko Espainiarreko naiz Portugalgo antzoki garrantzaitsuenetan hainbat bira eginez (besteak beste Madrilgo kongresu jauregian, Bartzelonako Auditorin, Lisboako Coliseo Teatroa etb. kontzertuak eskainiz)

.

Honako artistekin ere lan egin du Alos Quartetek, hala nola, Kepa Junkera, Oskorri, Carlos NUñez, Oreka TX, Ken Zazpi, Esne Beltza, La Buena Vida, Los Piratas, El Hombre Burbuja, Bide Ertzean, Angel Unzu etabar.

 

Hainbat jaialditan ere parte hartu du laukoteak: Donostiako Musika Hamabostaldia, Musikaste, Torroellako Nazioarteko Musika Jaialdia.

.

TALDEEN OSATZEA:

.

ALOS QUARTET :

Xabier Zeberio: Nyckelharpa, biolina

Francisco Herrero: Biolina

Lorena Nuñez : Biola

Ivan Carmona : Celloa

.

OREKA TX :

Harkaitz Martinez de San Vicente : Txalaparta

Mikel Ugarte: Txalaparta

Iñigo Eguia: Perkusioa

.

AUKERAN DANTZA KONPAINIA:

Zuzendari: Edu Murumendiaraz

.

BAJUA :

Ivan Alzate

Publié le 18 January 2018 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, Culture