Bixintxo bestak, urtarrilaren 19tik 28ra

Egitaraua HEMEN

.

 

ArriveeRuePortSite enfants
GROUPESITE PellotNexkMairePellotG

 

concertDanseUrtarrilak 19 (ostirala)

Hiriko bestek urte hastapena markatzen dute lehenik urtarrilaren 19an ostiralarekin, festen irekitzearekin ospatuko den Pellot eta Neskatxaren etorrerarekin, arratsalde apalean , Herriko Etxean.  21:00etan, D. Ugarte pilotalekuan, Alos Quartet «Garden”, Oreka TX musika taldeek eta Aukeran Dantza Konpainiak ikuskizun zoragarria eskaini zuten, ikusle guztien gozamenerako.   Ikuskizuna dohainik.

.

Urtarrilak 20- larunbata

Gaztetxoek momentu alaia pasako dute, ohiturak eta berrikuntzak uztartuko dituen hitzorduan, Beltzenian:

Gaztelu puzgarriak, Laser Taq, Burbuila jokoak… Haurrek izanen dute non josta, mus txapelketa ahantzi gabe (izen-emateak 14:00etatik goiti – hastapena 15:00etan) Ondarraitzeko klub house egoitzan.

.

Urtarrilak 26 (ostirala)

Gazteei zuzendutako kontzertuarekin bukatuko da eguna, Oharkabe, Revolta Permanent, Dj Tirri & Tery, Unidad Alavesa taldeekin, Hiri barneko karpa azpian 20:00etarik goiti.

.

Affiche2018-leger

Urtarrilak 27 (larunbata)

Erritmoa jarraituko dugu Danborradaren desfilearekin , ondoren apairu musikatua zerbitzatuko da,  karpe berotuan (17€).

Apairurako erreserbak 2018ko urtarrilaren 19a arte:

– Bakartxoko ostatuan, (Pellot karrika, D. Ugarte pilotalekuan)

– Xaia, Pausun

– Akelarre elkartearen egoitzan urtarrilak 10, 17an 16:30etik 19:00etara.

– Telefonoa : 06.59.04.91.82

.

Urtarrilak 28 (igandea)

- 10:00 : Meza Bixintxo Elizan

11:30 : Mutxikoak eta fandango lehiaketa Errepublika Plazan. (aterpea karpa azpian euria bada).

15:30 : Errugbi partida : Hendaia – Cognac – Ondarraitz kirol zelaian

17:30 : Hendaiako musika taldeen kontzertua Bixintxo elizan. Dohainik.

.

Zaldiko-maldikoetara igotzeko aukera izanen da ere besten denboran Gaztelu Zahar plazan.

.

Publié le 18 January 2018 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, Culture, Enfance - Jeunesse, Famille, Senior