Kantu txapelketa: 190 haur euskaraz kantuz, Hendaiako SNSM elkartearen alde

_GroupeAbenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Beltzenia auzoko Daniel Ugarte pilotalekua bete-betea zen, Hendaiako eskolarteko 7. Euskal Kantu Txapelketaren karietara.

 

Aurten, 190 bat haurrek parte hartu zuten txapelketan, Thierry Etchegaray eskusoinu joleak, Eric Ruiz gitarristak eta Elsa Spizzichino Euskara teknikariak (eta egun horretan perkusio-jolea) lagundurik. Musikariek haurrak musikaz lagundu zituzten proiektu guztian zehar, eskolaldi inguruko jardueretako eta Uda Lekuko animatzaileen partaidetzarekin. Azpimarratu behar da haurrek egindako lanaren kalitate handia.

 

Hendaiako musikari eta musika elkarte batzuetako ordezkari batzuek osatu epaimahaiak gure kantari ttipi guzti horien indarrak baloratu zituzten, eta irabazleak horrelaxe izendatu zituen:

 

  • Lehen saria: Hondartzako eskolako “Hondartzako Arotzak” taldea, Ituringo Arotza
  • saria: Ikastolako “Hamsterrak” taldea, Loretxoa kantuarekin
  • saria: Lizardiko eskolako “Super Izarrak” taldea, So Bat kantuarekin
  • saria: Geltokiko eskolako “Neska Euskaldunak” taldea, Euskaraz Bizi Nahi Dut kantuarekin.
  • SNSM elkartearen sari berezia: Intzurako eskolako “Itsas Izarrak” taldea, Arrantzaleak

.

EMAITZAK

.

Lehen bi taldeek ateraldi bat eginen dute Donostiako San Telmo museora 2018ko martxoaren 3an, eta bertan euskal musika tresna tradizionalak jotzeko eta ezagutzeko aukera izanen dute.

 

  1. saria irabazi dutenek txalaparta tailer bat ukanen dute eskolan.

 

Azkenik, 4. saria irabazi dutenek .Bixintxoetan kantatuko dute, festetako musika taldeen kontzertua kari, 2018ko urtarrilaren 21ean (igandea), 17:30ean, Bixintxo elizan.

 

Michelle Mounios-Adurriaga Euskara arduradunak parte hartzaile guztiak zoriondu ditu, eta proiektu honetan parte hartu duten pertsona guztiak eskertu: haurrak, Haur eta Gazte Animazio zerbitzuko eta Uda Lekuko animatzaileak, Euskara teknikaria, musikariak, epaimahaikideak… Euskararen inguruan hainbeste jende biltzen duen ekitaldi horren garrantzia azpimarratu du ere.

 

Hendaiako SNSM elkartearen arduradunek beren poza adierazi dute, eta eskerrak eman dizkiete Herriko Etxeari, haurrei eta ekitaldiaren arrakastan parte hartu zuten guztiei.

 

Kultura-deskubritze tailerreko helduek (horretan parte hartzen zuten guraso batzuek) bi kantu eskaini ondoren, denak bildu ziren kantu bat elkarrekin emateko, eta haur bakoitzak domina bat ukan du txapelketan parte hartzeagatik. Dudarik gabe, emozioz beteko arratsaldea!

 

                                                         EMAITZAK

 

.

 

Publié le 5 December 2017 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, Culture, Enfance - Jeunesse, Euskara, Famille

Autres actualités ...

Message alerte préfecture 64

- Publié le 10 December 2017

Message alerte préfecture 64

- Publié le 10 December 2017

Peyuco DUHART hil da : gure domini bizienak

- Publié le 8 December 2017

2017-2018ko hautesle zerrenden berrikustea

- Publié le 8 December 2017

Téléthon

- Publié le 7 December 2017