Korrikleta/Run & Bike – Abenduak 30

affiche2017ko abenduak 30 (larunbata) 16:00etan, Korrikleta (Run and Bike) lasterketa bat antolatzen du Herriko kirol elkargoak.

4 km- 14/17 urtekoentzat (binakako kirola da).

 

Korrikletaren ezaugarria da, oinez eta mendi bizikletaz egiten den lasterketa txandakatzea, binakako talde bakoitzean bizikleta bakarra delarik. Distantzia bat egin ondoan, txirrindulariak bere kideari zuzenean ematen dio bizikleta.

.

Izen emateak:

-  Hendaia.eus webgunean >aisialdiak>kirolak atalean izen-emate fitxa deskargatu behar duzue; hura bete ondoren kirol zerbitzuan  itzuli behar duzue, Herriko etxean.

- Azken epea: Izen-emateko epea zabalik da eta lasterketa eguna arte luzatuko da 15:00ak aitzin (tokiak geldituz geroz).

.

Ibilbidea

Abiatzea, Hendaiako hondartzan izanen da, “Balearen” sorosle postua zenetik hurbil. Lasterkariak Dikearen bidetik pasa, atseden portutik, eta Laranjondoen karrikatik pasako dira Txingudiko badiara heltzeko.  Beltzenia auzoan, trinketeko eskailerak igoko dituzte  Gaztelu zaharrerantz. Lasterketa Herriko Etxean bukatzen da.

.

Korrikletari gatz eta biperra emateko, lizentziadun ez direnetik at, erronka bat jarriko zaie Hendaiako elkarteei.

Klub bakoitzetik 2 edo 3 talde gutxienez gonbidatuak dira parte hartzera.

.

 

Publié le 7 December 2017 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, associations, Enfance - Jeunesse, Famille, Sport

Autres actualités ...

Message alerte préfecture 64

- Publié le 10 December 2017

Message alerte préfecture 64

- Publié le 10 December 2017

Peyuco DUHART hil da : gure domini bizienak

- Publié le 8 December 2017

2017-2018ko hautesle zerrenden berrikustea

- Publié le 8 December 2017

Téléthon

- Publié le 7 December 2017