Emakumeek jasan bortizkerien kontrako nazioarteko eguna

17.11.25-12.ViolencesBi hitzordu Hendaiako Les Variétés zineman: Azaroaren 25ean eta abenduaren 6an! Partekatzeko momentuak.

.

Aurten, “Emakumeek jasan bortizkerien kontrako nazioarteko egunaren” karietara Marie Ceza eta Itziar Varela  hautetsiek beraien lantaldearekin eta Variétés gelako lan taldeak,  bi hitzordu proposatzen dizkizuete Variétés zineman:

.

-   Azaroak 25 (larunbata) 11:00etan:

Volar filma (Emakunde – emakumearen euskal erakundea).

.

Bertha Gaztelumendi-k zuzendutako dokumental hau, aurtengo Donostiako zinemaldian aurkeztua izan da; genero indarkeria pairatu duten 9 emakumeren lekukotasunak biltzen ditu.  (Espainolez, azpitituluak euskaraz).

.

-   Abenduak 6 (asteazkena) 19:30etik goiti:

« Beti bezperako koplak » : Agate deunaren festa bezperan, Maialen Lujanbio bertsolariak bortizkeri sexistak salatzen ditu. Film labur honetan Euskal Herriko hogei artistak parte hartu dute Bego Vicario-ren kudeaketapean (filma euskaraz, azpitituluak frantsesez).

.

Ondotik, « Refugiado » Diego Lerman-en filma: Laurak eta haren semeak Buenos Aires hiritik ihes egiten dute, senar eta aitaren bortizkeria atzean utzi nahian. Ber denboran errefuxiatu eta iheslari, biak elkarrekin daude bizi eta aterpe berri baten aurkitzeko lasterraldian. (filma espainolez, azpitituluak frantsesez).

.

Bi hitzordu horien ondoren, partekatze eta trukatze momentu goxo bat izanen da pintxo batzuen inguruan.

.

 

Publié le 23 November 2017 - Catégorie(s) : Culture, Euskara, Famille, Social - Santé

Autres actualités ...