“SOKA” multimedia erakusketa : dantza

17.11-04-24.AFFICHE SOKA-HENDAYEMendi Zolan kultur gunean, azaroaren 4tik 24ra.

.

Erakusketaren aurkezpen gidatua Euskal Kultur erakundeak emanik, deneri idekia :

azaroaren 17an, arrats. 5:30etan, frantsesez

azaroaren 24an, arrats. 5:30etan, euskaraz

Izenak eman, bezpera arte : 0033 5 59 48 30 49

.

Dantza euskal nortasunaren elementu garrantzitsuenetarikakoa da, eta gaurko eragileek egunero biziaratzen dute, ohiduretan oinarriturik, bizikidetasuna, lotura soziala, integrazioa lortzeko gomita xedearekin.

.

Nola bapateko dantza, edo taldeetan emana, hala erritualak edo sorkuntza garaikideak : euskal dantzaren pratika partikatuek egunero gizartea galdezkatzen dute.

.

Horiek oro ikus edo entzungai dira SOKA, Euskal Kultur Erakundeak ekoiztu 150 metro karratuko erakusketa multimedian, Gipuzkoako Diputazioa egitasmo honen partaide izan delarik.

Lau hizkuntzatan egina (euskaraz, frantsesez, espainolez eta ingelesez), 400 ilustrazioz goiti ikus daiteke (fondo ikonografikoak, lekukotasunak, artxibo soinudunak, artxiboetako irudiak, etabar), bai eta ere euskal dantzaren estetika edo aspektu sozialari buruzko bideo sorkuntzak.

.

Artxibo arraro zenbait ere agertuak izanen dira erakusketan. Adibide gisa, Euskadiko filmotekakoak, edo František Pospíšil, Txekiar ethnologo batek, 1927an egin filma bat, non ikusten den besteak beste Baionako karriketan, Baxenabarreko eta Xiberoko dantzari desfile bat.

.

Halaber, bost argazki berezi badira, Robert Capa (Endre Friedmann, 1913-1954), Hungariar fotokazetaritzaren aita izan den argazkilari handiak 1951eko agorrilan,  Saran hartuak.

.

Hendaye-culture.fr

Publié le 8 November 2017 - Catégorie(s) : Culture, Sport

Autres actualités ...