Hizkuntza diskriminazioa: glotofobiaren kontra borrokatu, diaporama kontsulta ezazue Mintzaldi-eztabaida Philippe Blanchet-en eskutik

Azaroaren 16an (osteguna), 18:30ean, Philippe Blanchet soziolinguistak mintzaldi bat eskaini zuen “Discriminations: combattre la glottophobie” liburuaren inguruan, Sokoburuko Antoine d’Abbadie entzun-aretoan.

.

Diaporama kontsultatzeko HEMEN klik egin.

.

_blanchet (14) _DSC_0009_
_blanchet (6) _blanchet (12)

 

.

Euskararen alde ari diren eragileei, irakasleei, euskarak zertarako balio duen edo haien haurrei transmititu behar ote dieten jakin nahi dutenei, baita kurios edo zale errabiatuei ere zuzendua da.

.

 

Mintzaldi hau Euskal Hirigune Elkargoarekin eta Baionako Herriko Etxearekin elkarlanean antolaturiko ziklo batean kokatzen da. Hala, beste mintzaldi publikoak iragan ziren azaroaren 15ean Baionan, 17an Uztaritzen, Uztaritzeko Herriko Etxearekin partaidetzan Euskarari dedikatua den Uztahitzan astearen karietara, eta 18an Donibane Garazin, abenduaren 3an iragan zen Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara.

 

Mintzaldia frantsesez izan zen, eta bat-bateko itzulpena eskainiko zen euskarara. Ondotik, eztabaida ireki zen publikoarekin. Sartzea dohainik zen.

 

Glotofobia zer da?

 

Guti estimatua den mintzaira bat erabiltzeagatik (basa mintzaira, dialektoa, kreolera, eskualdeko hizkuntza, etabar.) edo hizkuntza komunaren tokiko erabilpenagatik, edo sozialki markaturiko erabilpenagatik (azentua, ahoskera, prosodia) norbaiten baztertzea edo estigmatizatzea dakarren prozesua da glotofobia. Glotofobiak diskriminazio linguistikoei beren dimentsio osoa eta beren larritasun sozial eta politikoa itzultzen die, alabaina diskriminazio mota horrek jendeak hunkitzen ditu, hots hiztunak eta ez hizkuntzak.

 

Philippe Blanchet-en lanek Euskal Hirigune Elkargoak eta Hendaia, Baiona eta Uztaritzeko hiriek buruturiko euskara bultzatzeko gogoeten elikatzen lagundu dezakete, Elkargoak eta bi hiriek obraturiko hizkuntza politikaren baitan. Alabaina, hizkuntza politikari doakionez esperimentazio lurraldea den Ipar Euskal Herriak frogatzen du hizkuntza aniztasunaren alde lan egin daitekeela elkar adituz eta jendarteko sektore desberdinetako sustengu zabala bilduz.

 

Gehiago jakiteko…

 

Diskriminazioak: glotofobiaren kontra borrokatu liburuak arrakasta ederra eta bat-bateko oihartzun mediatiko zabala bezain iraunkor bat bildu du (besteak beste : Le Point, Le Monde, La Croix, Mediapart, France Culture, France Bleu, RTL, TV5Monde, Sciences Humaines, Télérama, L’Express, Le Point, Elle…). Autoreak delako fenomeno hau esplikatzen du, glotofobia fenomenoak gure gizartearen baitan daukan hedaduraz eta bortizkeriaz. Erakustera ematen du, gaur egun ordu dugula harreman irekiago bat, emankorrago bat, konplexurik gabekoa izatea, ez hizkuntza aniztasunari buruz baizik baina ere hizkuntza erabilpen aniztasunari buruz.

 

Blanchet jaunaren obrek aplikazio konkretu batzuetara buruz ekarri bagaituzte, hala nola diskriminazioetaz ari den zigor legeko 225 artikulua aldatu duen « XXI. Mendeko justiziaren gaurkotzeko » deituriko 2016ko azaroaren 18ko legea, honetan dauden 21 diskriminazio irizpideei, hizkuntza arrazoiez ekarriak direnak gehituz, gelditzen da hala ere Frantses Konstituzioaren 2 artikulua, « lekuko mintzairen » garatzaileentzat (hauen artean Blanchet irakaslea) desafio handienetariko bat dela. Zeren hizkuntza bakar baten mitoa altxatzearen aurrean, soziolinguistak argi erakutsiko du gaur egun ezin ukatua gisa ekarria den berdingabeko hizkuntza baten aldeko ideologiaren mekanismo politikoa. Publikoari eskatuko dio gogoeta dezan besteak beste, berdingabeko mintzaira bakar baten eta ororen mintzaira baten arteko ñabarduraz, eta hizkuntza aniztasunari gure gizartean emana zitzaion lekuaz.

.

17.11.16.ConferBlanchet

 

 

Publié le 21 November 2017 - Catégorie(s) : Culture, Euskara, Famille, Transfrontalier

Autres actualités ...