Lana eta Enplegua Laguntzeko Zentroa: egituratu da

P1080300Hendaiako Herriko Etxeak gauzatzen du Lana eta Enplegua Laguntzeko Zentroaren sorrera bere partaideekin.

.

HelburuakGobernantzaBulego kideak

.

Testuingurua

.

Hendaiako Herriko Etxea 2014an hasi zen elkartasun-ekonomia arloko aktibitateen sorkuntza babesteko zentroa garatzeko asmoarekin. Herriko Etxeak, herritarren aldeko aktibitateen sorkuntza lagundu nahi du, interes publikoa gogoan edukirik.

.

POCTEFA ETESS proiektua

.

Lau partaide biltzen ditu: ANEL (Nafarroako enpresa sozialen elkartea), Konfekoop (Euskadiko kooperatiben konfederazioa) ; Seignanx-eko enplegurako Batzordea eta Hendaiako Herriko Etxea

ETESS proiektuari esker, Hendaiako udalak tresna berriak erabili ahal izan ditu, gaur egun Hendaia-Euskal Herriko Aktibitate eta Enplegurako laguntza zentroa deitzen dugun egitura aurreikusteko.

.

 Hendaia-Euskal Herriko Lana eta Enplegua Laguntzeko Zentroa

.

Hendaia-Euskal Herriko aktibitate eta Enplegurako laguntza zentroa 2017ko urriaren 5ean egituratu da, 1901eko legepeko elkarte gisa

.

Batzorde eragilean berrogei bat jende bildu da, tartean Hendaiako enpresariak, elkartasun ekonomia arloko elkarte eta egituren ordezkariak, erakunde publikoko arduradunak (Akitania Berriko eskualde zein Hendaiako udalekoak), proiektu eramaileak, proiektu eramaileen laguntzeko egiturak etab…

.

Laguntza zentroak hiru erronka nagusi ditu:

.

- Proiektu eramaileak hartu eta orientatu: Proiektuen garatze bidean, eramaileei laguntza eskaini diezaieketen egituren zerbitzuak eskaini, ala nola, Hendaiako udalak partaidetza hitzarmena izenpetu berri duen Interstices kooperatibarenak.

.

- Tokiko ekonomia babestu: Hendaiako enpresa buruak eta profesionalak entzun, horien behar komunak ezagutu eta ekintzak tresnak proposatu, lankidetza bultzatu asmoz.

.

- Lurraldeko proiektu kolektiboak inkubatu: Egitura ezberdinen arteko elkarrizketak lagundu, horiek baitute lurraldeko garapen egokituaren giltza: Enpresak, langile sindikatuak, elkarteak, elkartasun ekonomia arloko eragileak eta kolektibitateak.

.

Laguntza zentroaren gobernantza

Laguntza zentroaren gobernantza lau multzotan antolatua da (xehetasunak behe honetan).

Testuinguru horretan Udalak Tarnos herrian dagoen Ekonomia kooperazioaren Hego Akitania lurraldeko gunearen gaitasunak baliatzen ditu.

.

Araudiak HEMEN klik eginez

.

Administrazio kontseilua (2017/10/05ean onartua) honako egiturek osatzen dute:

.

Enpresen eta beren taldeen biltzarra

- Hendaye Commerce

- BESTA (merkataritza)

- EPTA (industria)

- SOKOA (industria)

- GOXUA (ofizialeak)

.

Kolektibitateen biltzarra

- Hendaiako Herriko Etxea

.

Elkartasun ekonomia soziala

- co-working Cocoba gunea

- Denentzat Zentro Soziala

- Birzikl’Arte

- Borderline Fabrika

- Interstices

- Seignanx-eko Enplegu gunearen komitea

.

Langileen sindikaten Biltzarra

- CGT

- LAB

.

Elkarteko bulego kideak:

P1080303- Lehendakaria:

Iker ELIZALDE, Hendaiako Herriko Etxea, Elkartasun ekonomia soziala gaietarako auzapez ordea

- Lehendakari-ordeak:

Anartz BERNADOU, Goxua enpresako arduraduna

Jean-Michel BERRA, SOKOA enpresa, zuzendari orokorra

Jean-Marc ABBADIE, EPTA France enpresa, giza baliabideetako zuzendaria

- Idazkaria:

Fernanda DUPUY, Borderline Fabrika elkartea, zuzendari-ordea

- Diruzaina

Jose RODRIGUES, BESTA enpresa, arduraduna

Diruzaina laguntzailea: Christel JOSEPH-ALEXANDRE, Cocoba,proiektuen sortzaile eta zuzendaria.

.

INFO +

Hélène Broquet Elkartasun ekonomia sozialaren misio arduraduna , Hendaiako Herriko Etxean: hbroquet@hendaye.com

Publié le 12 October 2017 - Catégorie(s) : associations, Economie, Institutionnel, Projet, Social - Santé, Transfrontalier

Autres actualités ...

Message alerte préfecture 64

- Publié le 10 December 2017

Message alerte préfecture 64

- Publié le 10 December 2017

Peyuco DUHART hil da : gure domini bizienak

- Publié le 8 December 2017

2017-2018ko hautesle zerrenden berrikustea

- Publié le 8 December 2017

Téléthon

- Publié le 7 December 2017