Festibal ibiltaria

17.10.22-28_BelleSaisonUrriaren 28an, Hendaiatik pasatuko da Festibala:

- 10:30 eta 13:00 : itsasontzi batean  (Floriden kaian)

- 10:30, 12:30 eta 14:30 : kamioi batean (Intzuraren frontoiaren ondoan)

.

Plazerrarekin, Hego Lapurdiko La Belle Saison festibalaren bigarren edizioa aurkezten dizuegu; 2017ko 22tik 29ra iraganen den festibal ibiltaria.

.

Programazio osoa deskubritu :

-          Liburuxka irakurriz HEMEN

-          Webgunean sartuz HEMEN

Ikusgarrientzat tokiak mugatuak dira,   izena lehenbailehen ematea gomendatzen dizuegu, 06 33 42 38 47 zenbakira deituz.

Aurkezpena (bideoa)

.

 

Festibalean, tailerretan parte hartzeko eta ikusgarriak ikusteko aukera ematen dituzten ibilaldi desberdinak ere proposatzen dizkizuegu.

.

-      Migrar ibilbidea, Kamchàtka konpainiak, karrikako antzerki tailer bat proposatzen du, Donibane Lohizuneko karriketan, urriaren 23tik 27ra. Urriaren 27an 15:30tan, Jondoni Joanes Batista elizaren aintzinean tailerran ikasitakoa jendeaurrean erakutsiko duzue. Horrez gain, Habitaculum eta Asile Club ikusgarriak ikusteko aukera izanen duzue.

.

-      Hirietako Basa Oihanaren Legeak Ibilbidea, Elirale konpainiak, dantza eta mugimenduari buruzko tailer bat proposatzen du,  Senpereko Larreko kulturgunean, urriaren 26tik 28ra. Hiru Ziminoak (Les Trois Singes) ikusgarria aintzin, tailerrean ikasitako jendeaurrean erakutsiko duzue, urriaren 28an.  Horrez gain, Habitaculum eta Asile Club ikusgarriak ikusteko aukera izanen duzue.

Ibilbide honetan  toki mugatuak dira, izena lehenbailehen ematea gomendatzen dizuegu, 06 33 42 38 47 zenbakira deituz.

Publié le 4 October 2017 - Catégorie(s) : Culture

Autres actualités ...