2017-2018ko hautesle zerrenden berrikustea

Urne transparente contenant des enveloppesHauteskunde zerbitzuak hautesleei jakinarazten die 2017-2018ko zerrendak berrikusten ari dela 2017ko abenduaren 31a arte.

.

2017ko abenduaren 31a igande izanik , permanentzia bat antolatuko da 2017ko abenduaren 30ean (larunbata) 10:00etatik 12:00etara hautesle zerrendetan izena eman nahi dutenentzat.

Izena emateko, herritar eskubideez gozatzen duen frantses edo Europar Batasuneko beste estatu baten herritartasuna duen edonor  Herriko Etxeko hauteskunde zerbitzura hurbiltzen ahal da, indarrean den nortasun agiri batekin eta hiru hilabete baino gutxiagoko bizileku egiaztagiri batekin (ur, elektrizitate edo telefono faktura…).

.

Behe honetako egoera batean dagoen jendeari ere egoera argitzeko galdegina zaio:

- hautesle zerrendan sartua baina helbidez aldatu den jendea (aspalditik bada ere)

- hautesle txartela edo hauteskunde propaganda jasotzen ez duen jendea

- Hautesle txartelean diren informazioak (helbidea, egoera zibila) aldatuak edo oker  dituen jendea (auzoko edo etxe multzoko helbidea soilik agertzen duten helbideak atzera botatzen dira).

Herriko Etxera hurbildu ezin duen jendeak postaz egin dezake eskaera formulaire cerfa 12669*01 delako agiria betez eta galdeginak diren beste ziurtagiriekin batera bidaliz edo ofizialki mandatzen duen beste pertsona bati galdeginez.

.

Kasu:

Hautesle txartela jasotzen ez duen jendeak bere egoera erregulartu behar du 2017ko abenduaren 31 aitzin (helbide aldaketa edo berriki bizi den herrian izen-ematea).

Egoera zuzen jartzen ez duen pertsona boz-emaile zerrendatik kendua izan daiteke.

.

 

 

Publié le 13 October 2017 - Catégorie(s) : Enfance - Jeunesse, Famille, Institutionnel

Autres actualités ...