Hendaiako txapeldunak – 2016/2017eko sasoia

presseHendaiako Udalak 2016/2017eko sasoi honetan nabarmendu diren herriko kirolari gazteei omenaldi bat eskaini die. Hendaiako txapeldunen aldeko omenaldia, 10. aldikotz “Euskal Bestaren” irekitzearen ospakizunaren karietara gertatu da, 2017eko abuztuaren 11an (ostirala).

 

Kotte Ecenarro Hendaiako Auzapezak, Jean-Michel Arruabarrena Gazteria eta Kirol auzapezordeak, Udal taldeak inguraturik, txapeldun guztiak eskertu dituzte, festetako zapia, Hendaiako Herriko Etxearen Trofeoa.

 

“Hendaiako Txapeldunak” ospakizun hori parada egokia izan da kirolarien eta kirol elkarteen zoriontzeko, bakoitzak bere kirolean, departamenduko, eskualdeko, Frantziako edo nazioarteko txapelketetan lortu dituzten emaitzengatik eta Hendaiako koloreak, bide batez, goratzeagatik.

 

Publié le 11 August 2017 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, Enfance - Jeunesse, Famille, Sport

Autres actualités ...

Aurkezpena

- Publié le 18 August 2017

Irailak animazioak linean ikusgai

- Publié le 16 August 2017

Lehen alokairuaren abantzua, 18-30 urtekoentzat!

- Publié le 16 August 2017

Aparkatzea: Hiri txartela: arau berriak 2018tik goiti

- Publié le 16 August 2017

Auzoen permanentziak : agorrilaran

- Publié le 16 August 2017