Euskal Besta: abuztuak 11 > 13

  1. Euskal Besta, abuztuaren 11tik 13ra. (hemen programa)

17.08.11-13.Fete basque_AffHiri-Besta  abuztuaren 11tik 13ra izanen da, 11 hendaiar elkarteren lanari esker, hiribarneko animazioetan parte hartuko baitute.

.

Ostiral arratsean, 19:20etan, lasterketa abiatuko da; 20:30ean herriko etxeko balkoitik bestaren irekitze ekitaldia eginen da eta gero, musika bandak arituko dira karrikak animatzen, Drindotz taldearen kontzertua hasi arte.

.

Larunbat arratsean, 18:30etik goiti, euskal dantzak, Mutxiko Elkartearekin, Errepublika plazan, eta aperitifaren tenorean, bandekin dukezue hitzordua, eta gero, 22etan, Laiotz taldearen kontzertua.

.

Euskal Besta, igandean, abuztuaren 13an, goizeko bederatzietatik goiti, janari eta eskulangintza azokarekin, bai eta errebote partidak, gurdien erakustaldia, Gaztelu Zaharreko aparkalekuan, euskal bikotetxoen aurkezpena Errepublika plazan, eta, 16.30ean, guztiok zain gaituen KABALKADA.

.

Hilabetetan osatzen joan diren hamabi gurdi ibiliko dira herrian, urtetik urtera gehiago diren hendaiarren eta udatiarren aitzinean. Ekitaldia estadioan bururatuko da, Heptagone taldeak animatu dantzaldi batez, eta 23:30ean, suziriak Caballer sozietateak jaurtikiko ditu.

.

Besta on!

.

 

 

Publié le 11 August 2017 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, Culture, Enfance - Jeunesse, Euskara, Famille

Autres actualités ...

Message alerte préfecture 64

- Publié le 10 December 2017

Message alerte préfecture 64

- Publié le 10 December 2017

Peyuco DUHART hil da : gure domini bizienak

- Publié le 8 December 2017

2017-2018ko hautesle zerrenden berrikustea

- Publié le 8 December 2017

Téléthon

- Publié le 7 December 2017