Udako bestak : Euskal kantu eta dantzak ikas itzazue!

affiche_EteAbuztuan, izena eman ezazue euskal kantu eta dantza kultura-deskubritze tailerretan, tokiko bestetan parte hartzen ahal izateko !

 .

  • Dantza: abuztuaren 8tik 10era
  • Kantua: abuztuaren 16tik 18ra
  • Ordutegia: 10:30etik 12:30era
  • Lekua: Mendi Zolan kulturgunean, Sokoburun, Hondartza auzoan
  • Izen-emateak: Turismo Bulegoan (tel.: 05.59.20.00.34) eta Mendi Zolan kulturgunean (tel.: 05.59.48.30.49). Kasu, toki kopurua mugatua da !
  • Prezioak: 20 € helduentzat (15 urtetik goiti) eta 10 € haurrentzat (8 eta 14 urte bitartean). Ordainketa Mendi Zolan kulturgunean.

 .

Kantu herrikoiak ezagutzea bestetan abesteko, edota Euskal Besta prestatzea dantzak ikasiz, hona zer proposatzen duten familiako publiko zabal bati (helduak eta haurrak, 8 urtetik goiti) irekitako ikastaro horiek, animatzaile aditu batzuen ardurapean.

 .

Badu orain 8 urte Hendaiako Herriko Etxeko Kultura eta Euskara zerbitzuek nahi dutenei proposatzen dietela euskal kultura eta ondarea beste molde batez ezagutzea: arituz! Bistan dena, helburua ez da jarduera sakonki praktikatzea, baina hurbiltzeko parada ematen du, eta honek agian jarraitzeko gogoa emanen die parte hartzaileei, lehen ezagutze horren ondotik. Beraz ez duda eta zuen haurrekin eman ezazue izena!

.

Publié le 14 August 2017 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, Culture, Euskara, Famille

Autres actualités ...

Aurkezpena

- Publié le 18 August 2017

Irailak animazioak linean ikusgai

- Publié le 16 August 2017

Lehen alokairuaren abantzua, 18-30 urtekoentzat!

- Publié le 16 August 2017

Aparkatzea: Hiri txartela: arau berriak 2018tik goiti

- Publié le 16 August 2017

Auzoen permanentziak : agorrilaran

- Publié le 16 August 2017