Hendaiako herriko etxearen margoaren aukeratzea

Groupe élus et association Haize HegoaHendaiako Herriko Etxeak Haize Hegoa elkarteko margolari anitzetako bat saritu du (gure aintzineko artikulua).

.

Hautatu den margolana Pascale THIERRY 2006. urteaz geroztik elkartekide denaren margolan ederra da.

.

Margolaria 25 urte zituenetik ari da margotzen eta argi da paisaiak zaizkiola batez ere gustuko! Hipererrealismotik margolaritza iradokitzaileraino, inpresionismoa ere erabiliz.

.

Pascale kameuen zale da, koloreztapen sinpleko giroen zale. Batez ere olio lanak egiten aritu ondoren, urmargoak entseatu ditu eta orain, berriz, akrilikoa lantzea zaio atseginen.

.

Margolanetan gauza anitz du miraz begiratzen, bizitza une bat edo natura hilen bat (berari natura hilak margotzea batere gustuko ez bazaio ere!).

Publié le 12 June 2017 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, Culture

Autres actualités ...

Message alerte préfecture 64

- Publié le 21 October 2017

Argizko taulak

- Publié le 20 October 2017

Afixa lehiaketa – Bide segurtasunerako departamendu planaren barnean

- Publié le 20 October 2017

Oharra auto gidariei : lasterketa urriak 22

- Publié le 20 October 2017

Eusko Jaurlaritzak Hendaiako euskotrenen geltokia zaharberrituko du

- Publié le 20 October 2017