Handiplage zerbitzua zabalik

2017.Handiplage1erepageHandiplage zerbitzua eskainiko da aurten uztailaren 01etik agorilaren 31era.

 

Pertsona elbarriei hondartzan bainatzeko aukera eskaintzen dien zerbitzu hori dohainik da, ondoko aparkaleku erreserbatua bezala. Arreta lortzeko, txirrina jo behar da , Itsas etorbidearen puntako Danba Harrien aldeko sorosleen etxearen ondoko portalean.

Bertan, pasabide berezia, oihal etxea, dutxa eta komuna erabilgarri daude(dutxatu daiteke tiralo deitu gailuaren gainean).

Interesatuak diren pertsonen harrera segurtatzen du, Hendaiako Itsas ospitalean formakuntza berezia jaso duen herriko etxeko lan talde batek .

Elbarrituak lagunduak izan behar dira, batez ere bainatzeko. Langileek entzunen zaituztete, eta zuen ohar guztiak apuntatuko dituzte.

Tiralos gailuak Biarnoko l’Ensoleillade izeneko CAT konfederazioak sortu ditu pertsona elbarriei itsas bainuak ahalbidetzeko.

.

Informazio esku orria

Xehetasunak: Hendaiako Herrik Etxean edo Handiplage elkartea: Tel. 05 59 59 24 21 Handiplage gunea

Publié le 14 June 2017 - Catégorie(s) : Animations - Loisirs, Institutionnel, Social - Santé