Udaberriko garbiketa handia eta ZZ eguna: parte hartu!

18.03.17.imagePanorZZHendaiako itsas bazterrak elkarlana eta ZZ Eguna !

.

.

ZZ eguna: 9:30 - 19:00

GARBITZEKO ELKARRETARATZEA

15.03.21.Nett PrintempsPlanMartxoaren 18an (larunbata), 9:30etik 12:00etara, Hendaiako itsas bazterrak elkarlanean garbitzeko hitzordua  iraganen da. 6 kilometroko itsas eta ibai bazterrak garbitzeko 9 lan talde osatuko dira 8 topaleku ezberdinetatik abiatuko direnak.

Xehetasun guztiak: domaine.abbadia@hendaye.com – 05 59 20 37 20

8. gunean, Kanetan: euskarazko ongietorria

.

Eraman behar dena:

  • botak edo garbitu beharreko eremuarentzat egokiak diren oinetakoak
  • eskularruak
  • eta gogo ona !

Publikoa, 9:30ean ttanko hurbiltzera gomitatua da bilgune horietara.

……..

 

 

……………

……..

15.03.21.Nett PrintempsPlan…. Topalekuak :

  1. Abbadiako Eremuko sarreran (Armatondo karrika, 6)
  2. Bidasoa Surf Klubaren egoitzan (Dunba Harrietako sokorri-postutik hurbil)
  3. Turismo bulegoan (Itsas etorbidea, 67)
  4. Sokoburuko harea-muinoetan (talasoterapiaren sartzearen parean)
  5. Hendaiako Itsas Zentroan (Txingudiko badian)
  6. Badiako behatokian (Kontsulatu zaharraren parean)
  7. Beltzenian (skate eremuan)
  8. Kanetan (Harrera euskaraz eginen da, Kaneta Portuko lagunen egoitzan)

.

 

.

Antolaketa:

9:30 : Parte hartzaileei ongi etorria topaleku bakoitzean

9:45etik 11:15era:  Profesional batek lagundurik (CPIE-ko animatzaileak, Abbadiako Eremuko itsasbazterreko zaindariak, Berdegune zerbitzuko langileak edo bereizketaren aholkularia), bakoitzak mareek edo korronteek gure bazterretan etengabe uzten dituzten hondakinak biltzen ahalko ditu.

11:30:  Hondakin guztiak bateratu eta Itsas zentrora eramanen dira. Eko-boluntarioak ere Itsas zentrora hurbiltzera gomitatuak izanen dira, hondakinak sailkatzeko bereizketaren aholkulariaren laguntzarekin.

12:00: Elkarlana bukatu ondoren, Hendaiako Herriko Etxeak eskaini zintzur-bustitzea ospatuko da eta CPIE euskal Itsas bazterreko kideek “Itsas Bazterraren Babesle Diploma” banatuko diete parte hartzaile guztiei.

.

Badu urte batzuk orain CPIE Itsasbazterra elkarteak eta Hendaiako Herriko Etxeak antolatzen dutela udaberriko garbiketa handia Hendaiako itsasbazterrean, arrakasta ederra bilduz. Azkenik, Kanetako bilgunea euskaraz animatuko dela azpimarra dezagun, Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen baitan.

 

Ekintza eko-hiritar eder horren antolakuntza errazteko eta behar diren baliabideak aurreikusteko, boluntarioak izena ematera gomitatuak dira CPIE Euskal Itsasbazterra elkartean : 05.59.20.37.20 edo domaine.abbadia@hendaye.com

 

8 bilguneak, eta 9 taldeek garbituko dituzten eremuak

Publié le 2 March 2018 - Catégorie(s) : Enfance - Jeunesse, Environnement, Euskara, Famille