Uda da: Ura moztu eltxoei!

banniere_720x300_moustiques_1Dengue, Chikungunya, Zika izeneko birusak….. Eltxo tigrearen ugaritzeari aurre egiteko eta gu babesteko : ikas ditzagun oinarrizko neurriak!

.

Xomorro hau Akitania eskualdeko zenbat departamendutan ikusi da dagoeneko.  Hurbiletik zainduta dago izan ere, dengue, du chikungunya eta zika birusa  transmititu lezake, baldintza biziki berezietan.

Gaur egun, gaixotasun horien izurriterik ez dago Frantzia metropolitarrean; baina arrisku hori ekiditeko, oinarrizko jestu batzuek ezagutu eta indarrean jarri behar ditugu.

Webgunea hemen kontsultatzeko

Iturria motz eltxoei!

Etxo tigre eme bakoitzak, 200 arrautza inguru erruten ditu. Ura hunkitzean, larbak egiten dira.  Momentu horretan jardun behar da.  EDOZEIN TOKITAN, UR GELDIAK KENDU BEHAR DIRA!

 

Kendu behar dira bide batez, ura geldirik egon daitekeen leku guztiak: Lore ontzi azpiko platertxoak, edozein plastiko edo beste trabagarri kanpoaldean , euri uren eta ur erabilien isurtzea…  Hilerrietan ere gogoratu hilobiak garbi uzteaz, toki egokia baita xomorroen ugalketarako.

  • Ur biltegiak estali: Ur ontziak, erabili gabeko pizinak …

 

Eltxoen ziztak saihestu  

  • Eltxoen kontrako produktuak erabili gorputza babesteko bereziki egunean zehar.  Aholkuak galdegin botikari ala sendigeleari.
  • Gorputza estaltzen duten jantzi zabalak erabili.

 

Eltxo tigrea ezagutu

  • Eltxo bat denez:  Bi hegal ditu, antena luze pare bat, eta tronpa bat buruaren segidan.
  • Marra beltz eta zuriak ditu (ez horiak) gorputzean zein hanketan,
  • Biziki txikia da 5mm inguru,
  • Egunez trabatzen eta ziztatzen du. Ziztak mina ematen du.

 

Haren presentziaz ohartarazi

Eltxo tigre bat ikusi duzula iruditzen zaizu? Haren presentziaren berri ematen ahal duzu ondoko webgunean: www.signalement-moustique.fr

Edo EID Atlantique egiturak sortu duen aplikazioan (AppStore edo Google playen eskuragarri). Kasu hegan egiten duen guztia ez da eltxo eta eltxo guztiak ez dira eltxo tigreak!

 

  • Zure etxea babestu
    • Eltxo sareak jarri leihoetan eta ateetan,
    • Hedatzaile elektrikoak bezalako uxatzaileak erabili,
    • Eltxoei ez zaizkie leku freskoak gustatzen, aire egokitua izan daiteke babesle indibiduala,
    • fgispdfiouspdiofuspùfuospùfuio

 

Sukar handia, mina muskulu edo artikulazioetan, buruko mina, negar malkoak, larruko jauztea sukarrarekin ala gabe… Sintoma horiek agertuz geroz, sendagilearengana hurbil zaitez.

 

Haurdun bazara, ez bidaiatu Eltxo tigrea dagoen herrialdeetara. Zika birusak arazo larriak eragin ditzake haurraren garunaren garapenean.

 

Informazio gehiago nahi baduzu: www.ars.aquitaine-limousin-poitou-charentes.sante.fr  eta www.signalement-moustique.fr

 

ASIAKO LIZTORRAK: Oharra

Asiako Liztorraren kontrako borroka dela eta, zientzia proiektu parte hartzaile bat martxan jarri du ADAAQ izeneko egiturak. Honen helburu nagusia da udaberrian jartzen diren zepoen eraginkortasuna neurtzea.

Zuk ere jarri duzu Asiako Liztorren kontrako zepoa nonbait?  

Parte hartu ikerketan  adaaq.adafrance.org webgunean sartuz eta erle hiltzaile handia den Liztorraren kontra borrokatu!

Publié le 15 June 2017 - Catégorie(s) : Environnement, Institutionnel, Social - Santé